23mar

Antimilitarismo eta feminismoari buruzko ikastaroa

NULL

Buscador de eventos

  • Filtra por temática

  • Filtra por etiqueta (Ctrl+clic)

  • Filtra por tipo de contenido

  • Filtra por tipo de recurso

  • Orden de los resultados

NULL

(izen ematea beharrezkoa. Martxoak 23 eta 24, Gasteizko SETEMeko bulegoetan)
SETEMen Balio Faktorian Finantza Etikoak landuko ditugu martxoan zehar, galdera bati erantzuna bilatzeko: zer egin zure diruak gerra elikatu ez dezan? Horretarako hainbat jarduera antolatu ditugu; horien artean, antimilitarismoaren eta feminismoaren inguruko ikastaro hau. Parte hartzera animatzen zaitugu!
Ikastaroa martxoaren 23an (16:30etatik 19:30etara) eta 24ean (10:30etatik 13:30etara) izango da SETEMek Gasteizen duen egoitzan (San Vicente de Paul kalea, 10). Desobedientzia zibilaren gaian sakonduko dugu eraldaketa politikorako tresna gisa, bere aukerak, zailtasunak eta lorpenak. Gainera, emakumeek gerretan eta bakearen berreraikuntzan duten papera landuko dugu, Beltzez Jantzitako Emakumeen kasuan erdiratuz. Formatzaileak hauek izango dira:

  • Mar Rodríguez Gimena, 25 urtez ekintzailea, gaur egun Madrileko asanblada antimilitaristan, AAMOC -Alternativa Antimilitarista Movimiento de Objeción de Conciencia- en barne dagoena.
  • Jaime Sánchez Barajas, 30 urtez ekintzailea, gaur egun AAMOC-en eta Madrileko Desobedientzia Zibilaren Plataforman.
  • Eva Aneiros Vivas, Madrileko Beltzez Jantzitako Emakumeak Gerraren Kontra kolektibokoa. Madrileko asanblada antimilitaristako kidea ere bai.
  • Begoña Oleaga, Gasteizko Emakumeok Gerraren Aurka kolektibokoa.

https://factoriadevalores.eus/eu/ikastaroa-nire-diruak-ez-du-gerrarik-finantzatuko/