05Sep

Aurkezpena: Repensar la economía desde lo popular

Buscador de eventos

  • Filtra por temática

  • Filtra por etiqueta (Ctrl+clic)

  • Filtra por tipo de contenido

  • Filtra por tipo de recurso

  • Orden de los resultados

Alternatiba ekonomikoak ikusarazteko helburuarekin eta horiek indartzen lagunduko duten ezagutzak partekatzeko, Latinoamerikako eta Euskal Herriko ekintzaile eta akademiko batzuk “Repensar la economía desde lo popular. Aprendizajes colectivos desde América Latina”  liburua argitaratu berri dugu, Luismi Uhartek (Amerika Latina Parte Hartuz) eta Júlia Martí Comas (OMAL – Bakea eta Duintasuna) koordinatutakoa.

Aztertutako esperientziak -Brasileko lurrik gabeko mugimenduaren kanpamenduak, Venezuelako komunak, berreskuratutako enpresak eta Argentinako herri ekonomiaren elkarteak eta Kubako  kooperatibak, besteak beste-, ekonomia alternatiboak irudikatzeko gaitasuna erakusten dute, eta era berean, harrapakeria eta prekarietateari aurre egiteko ere, lana eta bizitza duin baterako aukerak sortuz komunitateetan.

Urriaren 3an, 19:00etan, liburua aurkeztuko dugu Xake Espazioan (Bilbo), idazleekin hizketaldi bat abiaraziz aztertutako esperientzien gaitasun eraldatzaileak eta hauen biziraupenaren gakoen inguruan hausnartzeko. Gainera, frustrazio politikoa areagotzen den garai hauetan ezinbestekoa zaigu alternatibak badaudela aldarrikatzea.

Informazioa gehiago hemen: http://omal.info/spip.php?article8909