13Sep

Balio Faktoria 2019-20, hastear!

Buscador de eventos

  • Filtra por temática

  • Filtra por etiqueta (Ctrl+clic)

  • Filtra por tipo de contenido

  • Filtra por tipo de recurso

  • Orden de los resultados

Begirada afrofeminista bat: arrazismoa eta matxismoa merkatu librearen aroan” izenburuko jardunaldiarekin jarriko dugu abian Balio Faktoriaren 2019-20 ikasturteaSarrera librekoa, irailaren 26an egingo da, 18:30etanGasteizko Aldabe gizarte-etxeko ekitaldi-aretoan. Han, udazken-negu hauetan aurrera eramango ditugun prestakuntza eraldatzaileen programa ezagutzera emango dugu, dagoeneko kontsultagai ESTEKA HONETAN.

Ekitaldian Khady Fall izango dugu gurekin, Afroféminas kolektiboko aktibista bat. Onlineko komunitate bat dira, iritziaren, kazetaritzaren, literaturaren eta poesiaren bidez afro-jatorrikoak / beltzak eta arrazializatuak diren emakume gaztelaniadunei ahotsa eta ikusgaitasuna ematen diena.

Fallekin egingo dugun ibilbidean, arrazakeriaren eta gizarte-klasearen arteko harremana izango dugu hizpide, edo nola normalizatzen dituen publizitate hegemonikoak jokabide sexista, arrazista eta homofoboak, desparekotasunak sortzen lagunduta. Nola aurre egin diezaiokegu horri geure kontsumoaren bidez?

Aurretik, Balio Faktoriaren udazken-neguetako programazioa aurkeztuko dugu; dena dela, izena emateko epea dagoeneko irekita daukazue. Aurreko edizioetan bezala, hil bakoitzean prestakuntza-jarduerak antolatuko ditugu kontsumoari loturiko gai baten inguruan. Hala, sasoi honetan, bidezko alternatiba jasangarriak aztertuko ditugu, bai eta indarkeria matxistarik gabeko kontsumo bat ere, arroparen kontsumoan sakonduko dugu, eta bizimodu jasangarriagoen bila ibiliko gara.

Faktoriaren lehen ikasturte osoaren arrakasta lortu nahi dugu berriz ere: ikasturte horretan, hain zuzen, 800 lagun baino gehiago izan genituen gurekin, 25 jardueratan. Horregatik, jauzi bat egin, eta edizio honetan gure programazioa toki gehiagotara hedatuko dugu: Gasteizen, Errenterian eta Eibarren egongo gara. Gainera, oraingoan ere, Faktoriaren prestakuntza-jardueretan parte hartzeak aukera emango du SETEMek Latinoamerikan antolatzen dituen elkartasun-auzolandegietara bidaiatzeko.

Presta zaitez eraldatzeko. Izena eman orain bertatik gogoko dituzun jardueretan!

charla con afroféminas: racismo y machismo en la era del libre mercado