25ira

“Trabajos emancipados frente a la ofensiva capitalista” hitzaldia

Charla OMAL

Buscador de eventos

  • Filtra por temática

  • Filtra por etiqueta (Ctrl+clic)

  • Filtra por tipo de contenido

  • Filtra por tipo de recurso

  • Orden de los resultados

Charla OMAL

Lanen esparrua ofentsiba gogor baten pean dago, kapitalismo heteropatriarkal ta kolonialaren esku. Helburua, irabaziak zihurtatzeko esplotazio espazio berriak etengabe irekitzea. Ofentsiba neoliberal honek areagotze nabarmena jasan du 2008ko porrotaren ondorioz, gizartea eta langileria behin-betiko “doikuntza” egoera batean murgilduz: enpleguaren krisia, zaintzen krisia, lanaren prekarizazioa edota sindikatuen aurkako ofentsiba integrala dira indarra hartzen doazen ezaugarriak.

Pandemiak fase berri bat ireki du: alde batetik, kapitalak ildo hau areagotzeko presioa biderkatzea espero da; bestetik, gizarte gisa funtzionatzeko eta gure ekonomia antolatzeko bide berriak eztabaidatzeko espazioak ireki dira ez-ohiko egoera honetan. Bide berriak non komunitateak lehentasuna hartzen duen, ikuspegi kooperatibo batetik eta lehiakortasun nozioetatik aldenduz. Lanen konfigurazio eta antolaketari buruzko disputa irekia dago, bai Euskal Herrian bai haratago.

Irailaren 25ean (ostirala) 18:30etan Ekoetxean (Bilbo, Pilota kalea 5) lanen gaur egungo egoera honi aurre egiteko, eta lan emantzipatuen ortzimuga berriak eraikitzeko beharrezkoak diren gakoak jorratuko ditugu, kapitalismoak sartu gaituen tranpa honetatik ateratzeko bidean. Euskal Herriko testuinguru eta borroketan lurreratzen saiatuko garen hurbilketa bat.

Hizlariak:

  • Amaia Perez Orozco (Ekonomilari feminista eta Colectiva XXK-ko kidea)
  • Gorka Martija (OMAL-eko ikerlaria eta “Trabajos emancipados frente a la ofensiva capitalista” txostenaren egilea)
  • ELA Sindikatua
  • Mikel Álvarez (LAB Sindikatua)

*Osasun egoeragatik, eta guztion segurtasuna bermatzeko asmoz, hainbat segurtasun neurri indarrean egongo dira (musukoaren erabilera, gel hidroalkoholikoa, etb.), eta aforoa 20 pertsonetara mugatuko da. Parte hartzeko ezinbestekoa izango da izena ematea aldez aurretik, e-posta bat bidaliz gorka.martija@omal.info helbidera.

*Hitzaldia streaming bidez ere zabalduko da.

Invitación OMAL