09Sep

Erosketa publiko arduratsuko jardunaldia

Buscador de eventos

  • Filtra por temática

  • Filtra por etiqueta (Ctrl+clic)

  • Filtra por tipo de contenido

  • Filtra por tipo de recurso

  • Orden de los resultados

Zentzuz Kontsumitu partzuergoak, REAS Euskadiren laguntzarekin, erosketa publiko arduratsuari buruzko jardunaldi bat antolatu du, irailaren 19an 09.30etatik 13.00etara Gazteizko El Campillo gizarte-etxean ospatuko dena.

Zehazki, hornidura-kateari (ekoizpen, banaketa eta kontsumoa) dagozkion gizarte klausulen barneratzeari buruzko gida praktiko bat aurkeztuko da. Gida hau, bilduma baten parte izango da, beste gai sektorial batzuekin jarraipena izango duena (finantzak, energia, gizarte-zerbitzuak…).

Aurkezpena Santiago Lesmes autoreak burutuko du, eta horren ostean, mahainguru bat ospatuko da, ekoizpen (Máquita, Ecuador), banaketa (AlterNativa3) eta kontsumo (administrazio publikoa) arloko partaideekin.

Erantsitako dokumentuetan informazio guztia daukazue, baita izena emateko modua ere.