02Oct

Garapenari Buruzko Ikasketen V. Nazioarteko Biltzarra: laburpenak aurkezteko deia

Buscador de eventos

  • Filtra por temática

  • Filtra por etiqueta (Ctrl+clic)

  • Filtra por tipo de contenido

  • Filtra por tipo de recurso

  • Orden de los resultados

Hegoak eta Garapenari buruzko Ikasketen Espainiar Sareak (REEDES gaztelaniaz), Garapenari buruzko Ikasketen V. Nazioarteko Biltzarrerako (V GINB) komunikazio eta posterren laburpenak aurkezteko deia egiten dute. Edizio honen leloa Garapenari erronkak: eraldaketa prozesuak justicia globalerantz izango da.

Biltzarra Bilbon burutuko da, Bizkaia Aretoan eta Euskal Herriko Unibertsitateko (UPV/EHU) Ekonomia eta Enpresa fakultatean, 2020ko maiatzaren 27an, 28an eta 29an.

V GINBaren weborrian biltzarraren gaineko informazio gehiago aurkitu daiteke: ildo tematikoak, data garrantzitsuak eta laburpenak bidaltzeko prozesuaren deskribapena.

Data garrantzitsuak:

  • Laburpenak jasotzeko epea: 2019ko azaroaren 18a
  • Laburpenen onarpenaren jakinarazpena: 2019ko abenduaren 13a
  • Komunikazio osoak jasotzeko epea: 2020ko otsailaren 24a