11Oct

GATZOZPINDU Dinamizazio Politikorako Ikastaroa

Buscador de eventos

Field not found.

Joxemi Zumalabe fundazioak, Bizilur Elkartearekin batera, egitasmo berria du eskuartean; oraingoan Dinamizazio Politikorako ikastaro bat aurkeztu nahi dizuegu. Ekimen honen asmoa eta gogoa Euskal Herriko herri mugimenduetako erakundeen funtzionamendua hobetzera bidean ekarpena egitea da. Baita, gure erakunde eta taldeen lan-dinamikari behar duen garrantzia, arreta eta zaintza ematea ere.

Herri Mugimenduetako erakundeen eguneroko funtzionamenduan hainbat jarduera talde-lanean egiten ditugu: bilerak eta asanbladak, debate eta analisiak, erabakitze-prozesuak, kanpainak, topaketak eta jardunaldiak, lan-banaketak, talde ezberdinen arteko elkarlanak, planifikazio eta ber-antolatze prozesuak, ez-adostasunak, gatazkak, etab.

Taldeko lan-dinamika eta prozesu horiek egiteko modua hobetzeko beharra sentitzen dugu maiz, hau da, talde-lan hori eraginkorra eta guztion artean partekatua izateko beharra; gure proiektu eta helburu politikoetan aurrera egiteko eta militantziaren jarduera emankorra, osasuntsua eta askatzailea bihurtzeko.

 

Ikastaroaren nondik norakoak, datak, funtzionamendua, gaitegia eta bestelakoak ezagutu nahi badituzu, sartu esteka honetan

Izena emateko sartu esteka honetan

Edozein zalantza izanez gero, email honetara idatzi: harremanak@joxemizumalabe.eus