24ira

Harimakila-tik ihesi

harimakila-tik

Buscador de eventos

  • Filtra por temática

  • Filtra por etiqueta (Ctrl+clic)

  • Filtra por tipo de contenido

  • Filtra por tipo de recurso

  • Orden de los resultados

harimakila-tik

Jolas bat, esperientzia bat, froga bat… hori dena eta askoz gehiago. Etorri, bizi, saiatu, gozatu eta lortu HARIMAKILA-tik ihes egiten.

2-5 pertsonen talde bat osatu eta erreserba ezazu tokia, Arropa Garbia Kanpainan oinarritutako escape room-erako.

Irailaren 24tik azaroaren 28ra arte
Ordizian

HARIMAKILA moldagarria den proiektu artistiko bat da. Bere helburua Asian ehungintzan lan egiten duten langileen giza eskubideen urraketaren inguruan eta Arropa Garbia Kanpainak sustatzen dituen baloreen inguruan hausnarketa egitea eta sentsibilizazioa lortzea da.

Nahiz eta ehungintzan lan egiten duten langileen eskubideen urraketa jendartean nahiko zabalduta dagoen errealitate bat den, Europako kontsumitzaileen eta Asia, Latinoamerika eta Afrikako ekoizleen artean dagoen  distantzia fisiko eta kulturalak askotan hau ahaztera eramaten gaitu gure erosketak egitera goazenean “erosketa lekua” hautatu behar dugunean.