09Sep

Hitzaldi informatiboak Mugikortasun Astean zehar

Buscador de eventos

  • Filtra por temática

  • Filtra por etiqueta (Ctrl+clic)

  • Filtra por tipo de contenido

  • Filtra por tipo de recurso

  • Orden de los resultados

Irailaren 16an hasi eta 22 arte, Mugikortasun Astea ospatuko da Europa guztian eta Goiener Elkarteko Mugikortasun Taldeak gaiarekin lotutako hainbat hitzaldi informatibo antolatu ditu egun hauetan.

Iaz Goienerreko bazkideak mugikortasun iraunkorraren inguruan dituzten nahiak eta beharrak ezagutzeko inkesta bat burutu zen, izan ere, gaiak interes handia pizten du bazkideen artean.

Beraz, galdetegietan jasotako datuak helarazteaz gain, etorkizunean aurrera eraman daitezkeen hiru egitasmo azalduko dira hitzaldian: mugikortasun ohitura berriak indartzeko aholkularitza, ibilgailua partekatzeko alternatiba eta txirrindula elektrikoaren erabilera sustatzeko planteamenduak.

Hauek dira eskainiko diren hitzaldien lekuak eta orduak:

Eguna: 2019/09/16
Ordua: 18:00

 

Eguna: 2019/09/17
Ordua: 18:00

Eguna: 2019/09/18
Ordua: 18:00

Eguna: 2019/09/19
Ordua: 18:00

Parte hartzeko izen ematea ezinbestekoa da eta ondorengo inprimakiaren bidez egin dezakezue.

Goienerreko bazkide guztiak daude gonbidatuta, beraz, animatu! Baina adi, lekua mugatua da, beraz etortzeko nahia izanez gero, izena ahalik eta azkarren ematea gomendatzen dizugu.