20Apr
Ikerketaren aurkezpena: Politiken koherentzia eta Eusko Jaurlaritzaren enpresa-nazioartekotzea
Euskadiko GGKEen Koordinakundeak lehentasun estrategikotzat jotzen du politikek koherentzia izatea nazioarteko elkartasunarekin eta giza garapen iraunkorrarekin. Hainbat urte daramatzagu arlo horretan lanean, printzipio horiek euskal erakundeetan sustatzeko; horretarako, jardunaldiak, agiriak eta ikerketak egin ditugu.
Xede horrekin, apirilaren 20an garapenerako politiken koherentziari buruzko eztabaida- eta hausnarketa-jardunaldi bat egingo dugu Bilboko Bidebarrieta liburutegian; bertan, Eusko Jaurlaritzaren enpresen nazioartekotze-politikaren ikerketa– eta azterketa-txostena aurkeztuko dugu.
Antolatzailea: Euskadiko GGKEen Koordinakundea.