15Mar

“Inbertsio sozialki arduratsua: iraunkortasunerako eta garapenerako erronkak” online ikastaroa

Buscador de eventos

  • Filtra por temática

  • Filtra por etiqueta (Ctrl+clic)

  • Filtra por tipo de contenido

  • Filtra por tipo de recurso

  • Orden de los resultados

Inbertsio sozialki arduratsuaren kontzeptuan hasteko 20 orduko online ikastaroa da: bere jatorria, funtsa, erabilgarritasunak, ohiko inbertsioarekiko desberdintasunak eta martxan jartzeko tresnak. Ikastaroan zehar inbertsio-merkatuen eta giza-garapen iraunkorraren arteko loturan sakondu nahi da, prestakuntzari nagusiki praktikoa den ikuspuntu batetik helduz.

Mugarik gabeko Ekonomialariak (EsF) erakundeak prestakuntzan lan egiten du UNEDekin batera eta, beste profesional batzuekin batera, kasu praktikoen garapenean parte hartzen du. Matrikula arruntaren prezioa 30 eurokoa da eta Marta de la Cuestak zuzentzen du, UNEDeko Aplikatutako Ekonomiako irakasle titular eta EsF erakundeko presidenteak. Hizlari gisa izan dira Francisco Cervera, EsF-ko GEKrako eta Inbertsio Etikoetarako Arloko kolaboratzailea eta Gloria González eta Óscar Sierra, EsF-ko GEKrako eta Inbertsio Etikoetarako Arlokoak.

Nagusiki, inbertsio-merkatuen eta giza-garapen iraunkorraren arteko loturan sakonduko da, bai eta eragin-inbertsioen azterlanean, horren azken urteotako bilakaeran eta inbertsio-funtsei eta horren jatorriari aplikatutako etikan ere.

Izena eman dezakezu hemen klik egiten.

Informazio gehiago eskatzeko: gloria.gonzalez@ecosfron.org