15mar

KoopFabrika #Bilbo: II.Topaketa irekia

Buscador de eventos

  • Filtra por temática

  • Filtra por etiqueta (Ctrl+clic)

  • Filtra por tipo de contenido

  • Filtra por tipo de recurso

  • Orden de los resultados

Oraingoan Coopolis-eko (bcn.coop) esperientzia ekarriko dugu Bartzelonatik eta beraiekin: “Herrigintzatik proiektu sozioekonomiko berriak sustatzen” saioa egingo dugu.

Topaketa Labore Bilboko lokalean (Haro plaza 3, Santutxu) izango da martxoaren 15ean, arratsaldeko 19:00etan eta izena hemen ematea eskatzen dizugu zenbat egongo garen jakiteko.

KoopFabrika Bilbo jaiotzear dago, elkartu zaitez!

Zertarako? Bilbo metropolitanoan ekonomia sozialeko proiektuak bultzatzera dator KoopFabrika Bilbo. KoopFabrika Bilbok prestakuntza teorikoa eskainiko du gizartea bizitzen ari den aldaketak eta tokiko garapenaren garrantzia ulertzen laguntzeko. Martxan dauden esperientziak bertatik bertara ezagutzeko eta ekintzailetasun soziala bultzatzeko egokiak izan daitezkeen erremintetan formatzea du helburu.
Norentzat? KoopFabrika Bilbo, besteak beste, ekonomia sozialarekin lotura duten proiektuak garatu eta ekintzara pasatu nahi dutenei zuzenduta dago, elkarteetako kideei, jarduna profesionalizatu nahi edo erakundean bertan proiektu berriak garatu nahi dutenei.
Nortzuek aktibatzen dute? KoopFabrika Bilbo Olatukoop eta Lanki-MUren eskutik jarri da martxan. REAS, Cola Bora Bora eta Mugarik Gabeko Ekonomilariak moduko eragileak joan dira gehitzen. Sarean lan egiten dugu eta jada ekonomia sozialeko eragileak, kooperatiba txikiak, hezkuntzaren eta akademiaren munduko pertsonak, tokiko garapeneko agentziak, etab. parte hartzen ari dira modu ezberdinetan.
Zelan? Hasieratik hasiko gara, topaketa hauetan ikasturte honetarako egitasmoa azaldu nahi dugu, elkar ezagutuko dugu eta gure lurraldean dagoenaren mapeo bat egingo dugu. KoopFabrika formaziorako proiektua da, baina lehenengo pausu moduan, ekonomia sozialaren bueltan mugitzen diren edo interesa duten eragile eta norbanakoekin ideiak elkarbanatu nahi ditugu. Galdetegia betez, izena eman ahal duzu.