02Oct

“Megaproiektuak, enpresa-nazioartekotzea eta herri-erresistentziak” Nazioarteko Jardunaldia

Buscador de eventos

  • Filtra por temática

  • Filtra por etiqueta (Ctrl+clic)

  • Filtra por tipo de contenido

  • Filtra por tipo de recurso

  • Orden de los resultados

Enpresa-nazioartekotzea gaur egun goraka doan administrazio publikoen apostu bat da, norberaren lurraldean jatorrizko etxea daukaten enpresek merkatuak harrapatzearen bitartez ehun ekonomikoa dinamizatzea helburutzat duena, alegia. Enpresa “propioen” kanpora ateratzearen sustapena gero eta gehiago irudikatzen da azkenengo urteetan pairatzen ari garen krisialdi egoerari aurre egiteko bide pribilegiatu gisa. Apostu estrategiko honetan, megaproiektuek berebiziko rola jokatzen dute, hauen izaera transnazionalizatu eta korporatibizatua dala eta. Megaproiektu hauek inpaktu erabat kaltegarriak eragiten dituzte ezartzen diren lurralde eta komunitateen gain: kutsadura eta inpaktu sozioanbientalak, errepresioa eta herri mugimenduaren kriminalizazioa, ustelkeria, komunitateen lekualdaketa masiboak, etb.

Internazionalizazioaren aldeko apostu hau gure inguruko gobernantza-esparru eta maila guztietan onartzen da, bai europar batasunean, bai estatu mailan, eta baita ere estatuz azpiko gobernuen politika publikoetan modu oso adierazgarrian. Euskal erakunde publikoen kasua da, azkenengo urteetan, maila autonomiko zein foraletan, honako logika politiko-enpresarialak pribilegiatzen ari direlarik espresuki eta modu aktiboan.

Hori horrela izanda, ezinbestekotzat jotzen dogu politika hauen izaera, inpaktuak eta alternatiben inguruko hausnarketa bultzatzea Euskal Herri mailan.

Hausnarketa hau irekitzeko, azaroaren 7 eta 8an Bilbon (EHUko Elkano Ekonomia eta Enpresa Fakultateko Gradu-Aretoan, Elkano kalea 21) “Megaproiektuak, enpresa-nazioartekotzea eta herri-erresistentziak” Nazioarteko Jardunaldi hauek antolatu ditugu.

Doako izen-ematea hurrengo helbidean: gorka.martija@omal.info