03Jun

Nazioarteko Lankidetza eta Hezkuntza Askatzailean online Masterra

Buscador de eventos

  • Filtra por temática

  • Filtra por etiqueta (Ctrl+clic)

  • Filtra por tipo de contenido

  • Filtra por tipo de recurso

  • Orden de los resultados

Nazioarteko Lankidetza eta Hezkuntza Askatzailea Masterrak garapenerako lankidetza kritiko bat bultzatzeko gai izango diren pertsonak trebatu nahi ditu. Lankidetza kritikoa oinarrizko premien asebetetzera bideratutako politiketik, gizarte justizia bultzatzeko xedea duten subjektu politikoak ahalduntzera bideratuko da. Horretarako, ikasleak ideia eta praktika alternatiboen ezagutzan trebatu nahi dira, horiek gizarte eraldaketara zuzentzen diren ekintza kolektiboetan parte hartzeko beharrezkoak dituzten zenbait baliabide teoriko, balore eta abilezi bereganatuz. 

Helburu handinahi honek erronka bat ezartzen digu: hots, bultzada ematea hezkuntza izaerako sozializazio kritiko zabal bati, egungo testuingurua bere konplexutasun osoan ulertzeko eta aldi berean, baztertuen dauden pertsona eta kolektiboak ahalduntzeko balioko dizkiguten ezagutza eta praktika berriak sortzeko.

Sarrera profila

Graduko edo baliokidea den titulazioa (lizentziatura, ingenieritza, arkitektura) edo diplomatura. 

Irteera profesionalak

Gobernuz Kanpoko Erakundeak, administrazio publikoak, hezkuntza erakundeak (formalak eta ezformalak), elkarteak eta gizarte mugimenduak.

Ikasturte: 2019-2020
Zuzendariak:  Irantzu Mendia Azkue eta Elena Martínez Tola
Koordinazioa: Sheida Besozzi
Kredituak: 60 ECTS
Hizkuntza: gaztelania
Prezioa: 2.520 Euro 
Izena emateko epea: 2019ko irailearen 15era arte
Informazio gehiagohemen