30May

Paseatuz, beste ekonomia baten ibilbideak ezagutu!

Buscador de eventos

  • Filtra por temática

  • Filtra por etiqueta (Ctrl+clic)

  • Filtra por tipo de contenido

  • Filtra por tipo de recurso

  • Orden de los resultados

REAS Euskadik, sareko kide diren ekonomia solidarioko zenbait errealitate ezagutzea ahalbidetuko duen jarduera antolatzera animatu da.

Ekainaren 21eko goizeko 9etan, San Nikolas Eleizatik irtenda, bideko lehenengo geldialdia Ortuellan egingo dugu. Bertan Berziklatu entitatea bisitatuko dugu, hondakin handien trataera egiten duen gizarteratzeko eta laneratzeko enpresa bat.  Bertatik, Bilbora itzuliko gara eta Bilboko Labore saltokian (hiriko lehenengo supermerkatu kooperatiboa dena), bai Laborek zein Fiare Banca Eticak eta Goinerrek egiten duten lana ezagutuko dugu. Goiza, Laboreko produktuen dastaketa batekin bukatuko dugu eta, bertan, Labore, Fiare eta Goienerreko kideei zintzilik geratu zaizkigun galderak egin ahalko diegu.

Izena ematea doakoa da eta reaseuskadi@reaseuskadi.net helbidera mezu bat idatziz egin dezakezue. Kontutan izan izena emateko azken eguna ekainaren 17a dela.