14Oct

Pobreziaren aurkako Astea 2019

Buscador de eventos

  • Filtra por temática

  • Filtra por etiqueta (Ctrl+clic)

  • Filtra por tipo de contenido

  • Filtra por tipo de recurso

  • Orden de los resultados

Urriaren 17an Pobreziaren aurlako Nazioarteko Eguna dela eta, gizarte-erakundeetan dihardugunok mobilizaziorako deia egiten diogu gizarte osoari, pobrezia eta desberdintasunak desagerrarazteko neurri zehatzak eta eraginkorrak lortzeko.

Pobrezia-egoeran dauden milioika pertsonaren giza eskubideak neurririk gabe urratzen dira (bereziki emakumeenak). Horien artean, pobreziaren eta desberdintasunen, gatazken, gerren eta hondamendi naturalen eraginpean emigratu baino aukerarik ez dutenak, babesa edo bizitza hobea bilatzeko asmoz.

Euren migrazioetan, emakumeek eta haurrek pertsonen tratari aurre egin behar diete, baita indarkeria motatako beste egoerei ere. Hala ere, giza eskubideen urraketa hauek ez dira amaitzen helmuga-herrialdera ailegatutakoan (kriminalizatzen duen atzerritarren legea, atzerritarrak barneratzeko (eta pilatzeko) zentroak, prekarietatea eta esplotazio laborala, hatzamarrarekin seinalatzen duen arrazakeria sozial zein instituzionala, prostituzioa flotagailu gisa emakume migratzaile askorentzat…). Jatorriak, generoak, maila ekonomikoak eta etniak baldintzatzen dute, besteak beste, zer zailtasuni aurre egin beharko dieten migratzaileek helmuga-herrialdetan.

Hori dela eta, Eskubide guztiak emakume guztientzat lelopean, Donostiako Zero Pobrezia plataformatik eta Euskadiko GGKEen Koordinakundetik honako ekimen hauek antolatu ditugu Gipuzkoan:

-Urriak 20an, 11.30tan, Haizearen Orrazitik bizi martxa irtengo da Txita Sound Systemen animazioarekin. 12.30 Boulevardeko kioskoan amaituko da Clown Kontukantoiren emanaldiarekin.

 -Azaroaren 11an, 19.30tan, Trueba zinemetan “Chica seria y responsable” laburmetraia eta “Notre étrangère” film luzea proiektatuko dira, Kresala zineklubaren eta SOS Arrazakeriaren Etxeko Langileen talderaren laguntzarekin.

Bizkaia, zenbait entitate sozialek, auzo-kolektibok eta sindikatuk Pobreza: un problema de derechos humanos. RGI murriketarik ez!  lelopean antolatutako manifestazioarekin bat egin dugu. Irailaren 17an 11.30tan Moyua Plazatik irtengo da.

 

Donostiako manifestua

Bilboko manifestua

Anima zaitez eta parte hartu!