06ots

Amodioa, plazerra eta kontsumoa: san valentinek ezkutatzen duena

Buscador de eventos

  • Filtra por temática

  • Filtra por etiqueta (Ctrl+clic)

  • Filtra por tipo de contenido

  • Filtra por tipo de recurso

  • Orden de los resultados

Topaketa: “San Valentineko eromen kontsumista” (SARRERA LIBREKOA)
  • Noiz? Otsailak 6, asteazkena, 19:00etan
  • Non? Montehermoso Jauregia, Ortuño aretoa (Vitoria-Gasteiz)

Hizlaria:

Irantzu Varela, kazetaria eta feminista, Faktoria Lila sorkuntza, ekintza eta ikaskuntza feministako espazioaren koordinatzailea. El Tornillo-ren sortzaile eta aurkezlea (lehen La Tuerka-n eta orain En La Frontera-n dagoen espazio feminista), eta Pikara Magazineko Aló Irantzu aholku-saioaren aurkezlea; kolaboratzailea hainbat ikus-entzunezko komunikabide zein komunikabide idatzitan. Azkenaldian egin dioten oparirik onena katana bat da.

 

Lantegia: Tuppersex subertsiboa: feminismoa, kontsumo arduratsua eta plazerak. (IZENA EMAN BEHAR DA)

Tuppersex-bilera aukera bat da sexuari buruz hitz egiteko era dibertigarri eta lasai batean, eta ikuspegi feminista eta antikapitalista batetik. Hala, topaketa hau elkarrizketarako gune bihurtuko dugu, bertan zalantzak, kezkak eta gogoetak planteatu ahal izateko plazeraren, sexuaren eta osasunaren inguruan, arretaz hautaturiko produktu erotiko eta terapeutiko batzuk ezagutuz; hori guztia, ekonomia sozial eta solidarioaren esparruan.

  • Noiz? Otsailak 15, ostirala, 18:00etatik 21:00etara
  • Non? Simone de Beauvoir elkarte-etxea, erabilera askoko aretoa (Vitoria-Gasteiz)

Bideratzaileak:

Desmontando a la Pili, sexologiako hainbat emakume profesionalek osatutako kooperatiba bat, sexua hainbat arlotan lantzen duena (denda erotikoa eta tuppersex-bilerak, sexu-hezkuntza eta aholkularitza eta terapia sexologikoa), betiere ikuspegi feminista batetik eta ekonomia sozial eta solidarioaren esparruan.

 

Ikastaroa: Erromantikoa politikoa da: kapitalismoa, patriarkatua eta amodio erromantikoa. (IZENA EMAN BEHAR DA)

Aztertu egingo dugu nola emakumeok hartzen dugun geure gain hazieraren, zaintzaren eta etxeko lanen karga guztia, ordainetan diru-sarrerarik, oporrik, erretirorik eta jaiegunik jaso gabe. Erdiesklabotza-erregimen hori amodio erromantikoaren liluraren azpian mozorrotzen da: gizarteak sinetsarazten digu besteen mesedetan sakrifikatzea feminitatearen kondizio “natural” bat dela eta emakume guztiok jaiotzen garela zaintzeko eta maitatzeko dohain baten jabe. Tresnen eraikuntza kolektiboan zentratuko gara, teoria feminista praktikara eramateko nahiz gure baitan bizi diren patriarkatuak jorratzeko. Askapen eta eraldaketa pertsonal zein kolektiborako tresnatzat aldarrikatuko ditugu maitasuna, elkartasuna, elkar laguntza, enpatia, eta abar.

  • Noiz? Otsailak 22 eta 23. Ostirala, 16:00etatik 20:00etara; eta larunbata, 10:00etatik 14:00etara.
  • Non? Simone de Beauvoir elkarte-etxea, erabilera askoko aretoa (Vitoria-Gasteiz)

Prestakuntza-emailea:

Coral Herrera Gómez, Humanitateetan eta Komunikazioan doktorea Carlos III Unibertsitatean (Madril), idazlea eta blogaria. Madrilen jaio, eta Costa Rican bizi da. Hiru liburu argitaratu ditu Espainiako argitaletxeetan eta Laboratorio del Amor delakoaren sortzailea da: amodio erromantikoari buruzko nazioarteko ikerkuntza-talde bat, herrialde guztietako hainbat emakumek osatutakoa. GEMAren fundatzaileetako bat da (Erdialdeko Amerikako hedabideen eta generoaren behatokia).