12aza

Azaroa: indarkeria kontsumitzen dugu?

Buscador de eventos

  • Filtra por temática

  • Filtra por etiqueta (Ctrl+clic)

  • Filtra por tipo de contenido

  • Filtra por tipo de recurso

  • Orden de los resultados

Topaketa: Topaketa: SETEM Hego Haizaren “Fabricando mujeres” dokumentalaren aurkezpena (DOAKO SARRERA)

“Indarkeria kontsumitzen dugu?” ikerlanean oinarritzen den dokumentalaren aurkezpena. Biek duten xedea da agerian jartzea indarkeria matxisten eta kapitalismoaren arteko lotura, kontsumoaren bidezkoa, eta, orobat, gorantz datozen alternatibak nahiz esparru horretan sortzen diren erronkak erakustea. Jarduera hau Vitoria-Gasteizko Jabetzerako Eskola Feministarekin batera antolatzen da.

Dokumental elebiduna eta azpitituluduna (euskara eta gaztelania)

  • Noiz? Azaroak 28, asteazkena, 18:30etan.
  • Non? Etxanobe Jauregia (Santa María 10, Vitoria-Gasteiz).

Tailerra: “Black Friday”, pagotxa ala iruzurra?, ekintza fotografikoko lantegia (TAF!) (IZEN EMATEA BEHARREZKOA)

TAF! ekintzarako aplikatu eta pentsatutako lantegi bat da, oinarrizko osagaitzat artea eta aktibismoa dituena. Helburua izango da ekintza fotografiko bat era kolektiboan sortzea, kontsumismoaren eta indarkeria matxisten arteko lotura salatzeko, Black Friday delakoaren, Erosketarik gabeko Egunaren, eta A25aren testuinguruan. Ekintzaren data parte hartzaileek adostuko dute (12 pertsona gehienez).

Prezioa: 5€

  • Noiz? Azaroak 12 eta 13. Astelehena eta asteartea, 17:30etatik 21:00etara.
  • Non? Simone de Beauvoir Elkarteen Etxea, erabilera anitzeko gela (Vitoria-Gasteiz).

Formatzaileak:

Oriana Eliçabe, argazkilari dokumentalista eta asaldatzaile soziala. Enmedio kolektiboko kidea, non irudi-arloko profesionalek artea eta aktibismo soziala bateratuz lan egiten duten, esku-hartze ikusgarrien bidez irudien eta kontakizunen botere eraldatzailea esploratuz. Handik, TAF! (Taller de Acción Fotográfica) («ekintza fotografikoko lantegia») koordinatzen du, hiriko esku-hartzeari aplikaturiko argazkigintza-lantegi bat, jarrera kritiko bat bultzatzen duena fotografiaren egungo erabilerei nahiz errealitate sozialarekin duen harremanari dagokienez.

Ikastaroa: Hirigintza feminista. Zure hiria, begi berriekin ezagutu (IZEN EMATEA BEHARREZKOA)

Gure hiriak zertarako daude diseinatuak? Bertan bizi garen guztientzat edo patriarkatutik kapitalismoaren beharretarako eraikiak izan dira? Formakuntza-hausnarketa-ekintza saio bat proposatzen dugu. Vitoria-Gasteiz hiriaren diseinuak gure egunerokotasunean nola eragiten digun ezagutzea bultzatuko dugu. Honetarako oinarri teoriko batzuk eman ondoren, talde hausnarketa egin eta kalera aterako gara, bertan bizitako esperientziatik proposamen zehatzak egiteko gai izanez.

Prezioa: 10€

  • Noiz? Azaroak 30, ostirala, 16:00etatik 20:00etara eta abenduak 1, larunbata, 10:00etatik 14:00etara.
  • Non? Simone de Beauvoir Elkarteen Etxea, erabilera anitzeko gela (Vitoria-Gasteiz).

Formadoras:

Amaia Albeniz Goikoetxea eta Koldo Tellería Andueza arkitektoak dira, hirigintza eta parte hartzean adituak, eta Dunak Taldeko kideak. Bertan hirigintza feminista eta parte hartzailea egiten dute, eguneroko bizitza eta zaintzarako beharretatik abiatuta, erdigunean pertsonak jarriz.