26ira

Balio Faktoriaren 2018-19 ikasturteko egitaraua prest!

Buscador de eventos

  • Filtra por temática

  • Filtra por etiqueta (Ctrl+clic)

  • Filtra por tipo de contenido

  • Filtra por tipo de recurso

  • Orden de los resultados

Udazken eta neguan abiatuko ditugun formazio eraldatzaileak ezagutarazte aldera datorren irailaren 26an ekitaldi polita burutuko dugu, eta zu joatea nahi dugu. Gasteizko Aldabe Gizarte Etxeko Ekitaldi Aretoan izango da, arratsaldeko 18:30etatik aurrera.
 
Bertan ‘Comprender el mundo para transformarlo. Kontsumotik errealitatea eraldatuz’ jardunaldian Arcadi Oliveres eta Puro Luego musika taldea izango ditugu, Angela Davis hitzek inspiratuta: “Mundua erabat eraldatzea posible balitz bezala jokatu beharko genuke, eta etengabe aritu beharko ginateke”.
 
Haien parte hartzeak baino lehen Faktoriaren programazioa eta elkartasun auzolandegiak ezagutaraziko ditugu. Ekofeminismoa, jostailuen kontsumoa, edota konstumo kapitalista eta hainbat gairen (zoriontasuna, generoa, indarkeria matxistak…) arteko harremana jorratuko ditugu urria eta urtarrilaren artean. Kontsultatu HEMEN egitarau osoa.

Sarrera librea izango da aretoaren toki guztiak bete arte. Zure zain egongo gara!