Balioen Faktoria, urtarrila: moda jasangarria
Lantegia: Orratz-elkarrizketak: Ehun-ekintzako lantegia gorputzari eta indarkeriari buruz (IZENA EMAN BEHAR DA)
Topaketa honetan, gogoeta egingo dugu gure gorputzak zeharkatzen dituzten indarkeriei buruz. Lehen saioan, gure gorputzetan modaren eta estetikaren bidez gertatzen diren indarkeria matxistez arituko gara, ehun-collageko praktika bat eginez, brodatua, argazkia eta ilustrazioa bateratuta. Bigarren saioan, arroparen ekoizpen eta kontsumoari buruz arituko gara elkarrizketan. Zer dio gure arropak gutaz? Badago modurik merkatuak inposatutako arropa-kontsumoa deseraikitzeko? Gogoeta horren inguruan, ehunezko narratibako praktika bat egingo dugu, parte-hartzaile bakoitzak eramango duen jantzi baten gainean, ezarkinen teknika eta brodatua bateratuta.
Emakumeei* zuzenduta
- Noiz? Urtarrilak 17 eta 18, ostirala 16:30etik 20:30era, eta larunbata 10:00etatik 14:00etara
- Non? Simone de Beauvoir elkarteen etxea (Vitoria-Gasteiz)
- Prezioa? 5 € (SETEMeko kideak dohainik)
Prestakuntza-emaileak:
Mottainai.ZGZ kolektibo bat da, ikuspegi feminista eta komunitarioa duen ehun-artea sustatzen duena. Horrela ekarpena egiten dugu bizitzaren errespetuan oinarrituriko gizarte bat eraikitzeko, hain zuzen, aukera etikoa, harremanezkoa, politikoa eta ekonomikoa den errespetu batean. Gure gizartearen erronkei aurre egiteko ekintza soziokulturalak egiten ditugu batez ere. Zaragozan HILAKU ehun-artearen urteroko topaketa antolatzen dugu, estatuko zein nazioarteko artistak eta kolektiboak bilduta. Aracnología Social deritzon proiektua garatzen ari gara: ehun-arteko laborategi bat, Harinera.ZGZ arte komunitario zentroan. Ikastaroak ematen ditugu hainbat ehun-teknikaren inguruan, baita ehunezko narratibako mintegiak ere, ikerketa sozial komunitariorako metodologia gisa.
Lantegia: Bidezkoa eta jasangarria den moda: errealitatea edo fikzioa? (IZENA EMAN BEHAR DA)
Urtarrileko beherapenak hemen dira eta zaila egiten da eustea: jantzi hori ez baduzu orain erosten, seguru asko bihar ez duzu apalean topatuko. Baina, zer ezkutatzen du #FastFashion delakoaren publizitate distiratsuak? Ikastaro honetan gure arroparen harietatik tira egingo dugu ehungintzaren industria mugiarazten duten esplotazio mekanismoak ezagutzeko. Izan ere, industria hau geroz eta gehiago hazten ari da, eragiten dituen kalte ekologiko eta giza sufrimenduei ez ikusiarena egiteari esker. Arroparen ekoizpen zein kontsumoari loturiko indarkeria matxistak esploratuko ditugu, baina, batez ere, emakume langileek burututako borrokak eta erresistentziak izango dira aztergai, baita nazioartean laguntzen dieten sareak ere: Arropa Garbia Kanpaina. Hurbil zaitez eta emaiozu buelta zure janzkerari!
- Noiz? Urtarrilak 31, ostirala, 17:00etatik 20:30era
- Non? Simone de Beauvoir elkarteen etxea (Vitoria-Gasteiz)
- Prezioa? 5 € (SETEMeko kideak dohainik)
Prestakuntza-emaileak:
SETEM Hego Haizea.
Dantza: “Outfit”, Mou Dansa (GONBIDAPENAREKIN)
OUTFIT delakoa jantzi eta osagarrien konbinazio bat da, denboraldiaren eta gertaera sozialaren araberakoa. Badira udako outfitak, festa eta ezteietara joatekoak, negozio- edo maitasun-afarietarakoak, hondartzan gauez eramatekoak, lanerakoak, nire hiletarakoak… Gure arropa-nahi aseezinak miseriazko egoerak sortzen ditu munduko beste toki batzuetan. Nola kudea dezakegu errealitate hori, haren berri jakin dugunean? Lau pertsonak festa egin behar dute gau batean, eta oso ongi aukeratu behar dute outfita; beharbada, aukera horretan bizia jokoan jartzen dutela uste dute.
Ikuskizuna EZ da egokia 15 urtez azpikoentzat.
- Noiz? Otsailak 24, astelehena, 19:00etan
- Non? Aldabe Gizarte Etxeko ekitaldi aretoan (Vitoria-Gasteiz)
- Sarrerak? Sarrera dohainik jaso dezakezu gizarte etxe eta kirol-instalaziotan otsailaren 10etik aurrera.
Mou Dansa konpainia 2008an sortu zen, dantza publiko-mota guztiei hurbildu beharrez. Joan Pinillos du zuzendari konpainiak, eta estatuko zein nazioarteko hainbat sariketatan jaso ditu sariak. Kritika soziala eta umorea oinarri, Jèssica Martin eta Joan Pinillos konpainiarentzako sortzaile nagusien piezak landu ditu, bai eta estatuko zein nazioarteko beste sortzaile batzuenak ere, Mónica Cervantes, Laly Ayguade edo Sonia Rodriguez sortzaileenak, besteak beste.







