06eka

Bizitza erraztera etorri ziren teknologia berriak. Benetan?

Buscador de eventos

  • Filtra por temática

  • Filtra por etiqueta (Ctrl+clic)

  • Filtra por tipo de contenido

  • Filtra por tipo de recurso

  • Orden de los resultados

Ekainean, teknologiaren erabilera eta ondorioez hausnartzera gonbidatu nahi zaitugu Balio Faktorian.
 
Demagun… telefonoz hitz egiteko ordaindu beharreko tarifa guk geuk erabaki ahal dugula; gailua fabrikatzeak hondakin gutxiago sortzen dituela, edota bere ekoizpenerako behar diren mineralak ez direla gatazken jatorriak, Kongon gertatzen den bezala.
 
Demagun… guztien ongia, ideiak elkarbanatzea eta aurrera joatea direla teknologien xede nagusia, etekin ekonomikoak ateratzea baino lehen.
 
Demagun… Internet eta sare sozialak indarkeria matxistarik gabeko guneak direla.
 
Utziozu amets egiteari eta errealitate bihurtu. Balio Faktorian teknologia jasangarria posible dela erakutsiko dugu, eta horretarako hiru jardueretan parte har dezakezu.

  • Ekainak 6: Mahaingurua Izarkom, Fairphone eta Alboan erakundeekin: “Smartphonak, tarifa finkoa Giza Eskubide eta jasangarritasunean? Alternatibak daude!
  • Ekainak 8 eta 9: Autodefentsa ziberfeministarako kit-a ikastaroa
  • Ekainak 14: Ordenagailuen konponketa eta software librea tailerra, Reciclanet elkartearekin