19aza

‘Fabricando Mujeres’ dokumentala, prest! Indarkeria matxistak kontsumoan?

Buscador de eventos

  • Filtra por temática

  • Filtra por etiqueta (Ctrl+clic)

  • Filtra por tipo de contenido

  • Filtra por tipo de recurso

  • Orden de los resultados

Lo egiteko pastillak, takoiak, silikona litro bat, barbie panpina, txupetea, kristalak garbitzeko produktua, etab. agertzen dira zinta garraiatzaile batean. Antzinako lantegi bateko montaketa-kate bat da. Atean dagoen kartelean “FÁBRICA DE MUJERES” irakur daiteke.

SETEM Hego Haizeatik gonbidatu nahi zaituztegu ‘Fabricando Mujeres’ dokumentalaren aurkezpenera, Alborde Filmsek zuzendua SETEMentzat. Euskadin, Madrilen, Valparaíson eta Medellínen grabatutako dokumental hau SETEMek eginiko “Indarkeria kontsumitzen dugu?” ikerketan oinarritzen da, non indarkeria matxisten eta kontsumoaren arteko harremanaren inguruan hausnartzen den.

‘Fabricando Mujeres’ azaroaren 15ean emango da lehendabiziz, Bilboko Zinebi Festibalean, eta, ondoren, aurkezpen biran izango dugu toki askotan. Gorde datak!

– Bilbo: azaroak 15, Zinebi festibalaren “Bertoko begiradak” atalean. 18:00etan. 
– Bilbo: azaroak 20, BilboRock. 19:00etan.
– Elgoibar: azaroak 27, Antzokia. 19:00etan.
– Gasteiz: azaroak 28, Etxanobe Jauregia. 18:30etan.
– Donostia: azaroak 29, Emakumeen Etxean. 19:00etan.

‘Fabricando Mujeres’ dokumentalak ikerketaren hainbat ondorio agerian uzten ditu. Era berean, Maite (Itziar Aizpuru) gure protagonistak, Emakumeen Lantegiko hondarrak batzen ditu, indarkeria matxistarik gabeko kontsumoa sustatzen duten asmakizun eta proposamen eraldatzaileak sortuz.

Pikara Magazine, Dunak Taldea, Penca de Sábila, Mujeres que Crean, Afroféminas, Silvia Federici, Yayo Herrero, Yolanda Jubeto eta Silvia Apodaka askoren artean, indarkeria matxista eta kontsumoaren arteko harremanari buruzko hausnarketak partekatuko dituzte gurekin.

Garapenerako Lankidetzaren Euskal Agentziak eta Gipuzkoako Foru Aldundiak finantzatutako proiektua da hau. Elgoibarko Udalaren laguntza ere jaso dugu.

“Emakumeen Fabrika” ezagutu nahi? Animatu zaitezte!

 

fabricando mujeres