10mar

Garapen eredu alternatiboei eta ekonomia solidarioari buruzko online ikastaroa

Buscador de eventos

  • Filtra por temática

  • Filtra por etiqueta (Ctrl+clic)

  • Filtra por tipo de contenido

  • Filtra por tipo de recurso

  • Orden de los resultados

Martxoaren 11tik ekainaren 3ra, garapen eredu alternatiboei eta ekonomia solidarioari buruzko online ikastaroa eskainiko dugu. Garapenari edo ekonomia sozialari eta solidarioari buruzko eztabaidetan interesa duten pertsonei zuzenduta dago. Pertsona independienteak edo GKEei, gizarte mugimenduei, kooperatibeei, enpresei, unibertsitateei, kontsumo taldeei… lotuta dauden pertsonak.

 

Helburuak

  • Garapen eredu nagusiari buruzko eztabaida eta gogoeta sustatu, Iparra eta Hegoaldeko eredu alternatiboak ezagutuz.
  • Alternatiba ekonomiko ezberdinei buruzko ezagupen teorikoak erraztu, bereziki ekonomia sozialari eta solidarioari buruzkoak.
  • Geure inguruan dauden ekonomia sozialari eta solidarioari buruzko esperientzia zehatzak hurbildu.

 

Baldintzak: Ordenagailua eta Internet konexioa beharrezkoak dira, hala nola, Internetetik nabigatzen jakitea eta testu prozesadoreen erabilera menperatzea.

Prezioa: 25 euro

Ordu kopurua: 60

Zalantzak argitzeko p.castells@alboan.org  helbidera idatzi edo 944 151 135 telefonora deitu.

 

ALBOANek antolatzen du, Red de Economía Alternativa y Solidaria de Euskadi – REAS Euskadik lagunduta, eta Garapen Lankidetzarako Euskal Agentziak diruz lagunduta.