23urt

Gorputz ikusezinak ikusten. Moda, jabekuntza feministarako tresna

Buscador de eventos

  • Filtra por temática

  • Filtra por etiqueta (Ctrl+clic)

  • Filtra por tipo de contenido

  • Filtra por tipo de recurso

  • Orden de los resultados

“Emakumeon aurkako indarkeria kontsumitzen dugu etengabe”. Hitz horiek Maddalen Adurizenak dira, Hik Hasi webgunetik hartutakoak. Eta indarkeria hori nola ekoizpen katearen bi aldeetan dagoen azalduko du SETEMen Balio Faktoriaren urtarrileko ikastaroan. Emakume langileek eta kontsumitzaileek pairatzen dute indarkeria ehungintzaren munduan: lan baldintzak direla eta lehenengoek; publizitateak gorputzen aniztasunaren kontra egiten duela eta, hain zuzen ere.

Bi alde horiek aztertzeko eta eskura ditugun alternatibetara hurbiltzeko izango dugu “Gorputz ikusezinak ikusten. Moda, jabekuntza feministarako tresna” izenburuko ikastaroa. Euskaraz izango da eta beharrezkoa da izena ematea (10€).

Ikastaro honen helburua, emakumeok zapaltzen gaituen moda eredu dominantea deseraikitzea da. Alde batetik, gorputzen aniztasuna inbisibilizatzen duten estereotipoak eta kanon estetikoak irauliz. Bestetik, geroz eta etekin ekonomiko handiagoa lortzeko moda industriak beste herrialdetan esplotatzen dituen langileen egoeraren inguruan kontzientziatuz eta moda jasangarriaren bidean alternatibak eskainiz.

Noiz? Ikastaroa Urtarrilak 23 eta 24. Asteazken eta osteguna, 10:00etatik 14:00etara.
Non? Deustuko Unibertsitatea (Donostia).
Norentzat? 16 urtetik gorako emakumeei zuzendutako ikastaroa.

Maddalen Aduriz, militante feminista (Euskal Herriko Bilgune Feminista) eta irakaslea. Moda diseinuan graduatu ondoren, Berdintasun Masterra burutu zuen bere lanbideak sortzen zizkion kontraesanak gainditzeko asmoz. Geroztik moda ikuspegi feministatik ikertzen, lantzen eta hedatzen dihardu.

Kontsumo arduratsuan alternatiba feministak badaudela erakusten jarraitzen dugu. Eman izena ondoko formularioan eta parte hartu!