19api

Badira bost urte Rana Plaza hondamenditik. Aldatu al da ehungintza? Arropa arduratsua kontsumitzeko prestakuntzak

Buscador de eventos

  • Filtra por temática

  • Filtra por etiqueta (Ctrl+clic)

  • Filtra por tipo de contenido

  • Filtra por tipo de recurso

  • Orden de los resultados

Bazenekien apirilaren 24an bost urte beteko direla ehungintza-industriaren historiako hondamen handiena gertatu zenetik? Bangladeshen izan zen, Rana Plaza erakina behera etortzeak 1.100 langile baino gehiago hil eta 2.000tik gora zauritu zituenean. Horregatik, SETEMen Balio Faktorian apiril honetarako arropa-kontsumoa hautatu dugu, kontsumo arduratsuari buruz prestatzen jarraitzeko.

2013ko apirilaren 24 hartan, langileek ez zuten lanera sartu nahi gero gainean erori ziren eraikinean, zeukan egoeraren seinaleak ematen hasia baitzen. Hala eta guztiz ere, kale gorrira botako zituzten mehatxupean eta batere babes sindikalik gabe, sartzera beharturik aurkizu ziren, marka ezagunenen arropa jostera, miseriazko soldata batzuen truke.