05urr

Herri Ekonomi Alternatiboaren Nazioarteko Topaketa

Buscador de eventos

  • Filtra por temática

  • Filtra por etiqueta (Ctrl+clic)

  • Filtra por tipo de contenido

  • Filtra por tipo de recurso

  • Orden de los resultados

REAS-Euskadi eta Bakea eta Duintasuna-OMAL erakundeek, eta Parte Hartuz Amerika Latina ikerketa taldeak (EHU), 2018ko urriaren 5ean eta 6an Herri Ekonomi Alternatiboaren Nazioarteko Topaketa ospatuko dute

Topaketa “Trantsiziozko alternatibak herri-ekonomi baterantz” ikastaroaren testuinguruan barneratzen da, non Latinoamerikako, Europar hegoaldeko eta Euskal Herriko aktibista eta militante desberdinek parte hartuko duten. Hauen artean, GALFISA (Kuba), SOF Sempreviva Organización Feminista (Brasil), Universidad Bolivariana (Venezuela), Centro de Documentación y Formación en Autogestión (Uruguai), Potere al Popolo (Italia), SAT (Andaluzia) eta XES (Katalunia) bezalako erakundeetako kideak izango ditugu gurekin.

Topaketa honen antolaketarekin Latinoamerikako, Europar hegoaldeko eta Euskal Herriko ekonomi alternatibo, autogestio eta herri antolaketari lotutako esperientzien elkartrukerako espazio bat sortu nahi dugu. Helburua artikulazioa sustatzea da, baita irakaskuntzak, erronkak eta estrategia erkideak komunean jartzea ere.

Data hurbiltzerakoan topaketaren agenda zehatzago bat argitaratuko dugu. Bertan esperientzia desberdinak azaltzeko denbora bat izango da, eta baita ere dokumentu erkide bat egiteko espazio bat, landutako edukien laburpen gisa. Bazkari herrikoiak eta elkartruke informalerako espazioak ere izango ditugu.

Topaketaren antolaketan aurrera egin ahal izateko, irailaren 10a baino lehenago izena ematea eskatuko genizueke, julia.marti@omal.info helbidera idatziz, bertan zuen erakundearen izena, parte hartuko duzuen pertsona kopurua eta urriaren 5ean zein 6an bazkaltzen geratuko zareten zehaztuz.

PD: Ikastarorako izen-emateak irekita daude baita ere (irailak 10erarte) Euskal Herriko erakunde sozialetan parte hartzen duten pertsonentzako. Ikastaroa bi asteko iraupena du (irailaren 24tik urriaren 6ra).

Hurrengo dokumentuan kurtsoaren informazio zehatza aurkitu ahal izango duzue.