II. Jardunaldiak: Ikerketa Feministarako Metodologia (Donostia)

Unibertsitatean eta gizarte erankundeetan bide luzea geratzen da oraindik feminismoaren proposamen epistemologiko-metodologikoen ezagutza eta aplikazioari dagokionez.
Hau horrela izanda, Jardunaldi hauek ikerketa feministarako gaitasunak sustatzea dute helburu, zehazki hiru tresna metodologiko landuz: azterketa intersekzionala, narratiben eraikuntza eta diskurtsoaren azterketa. Baita, emakumeen giza eskubideen esparru ezberdinetan egin diren zenbait ikerketetan tresna horien aplikazioa nolakoa izan den aztertzea ere.
Jardunaldietan hitzaldiak, aldibereko tailerrak eta esperientzien mahai bat antolatu ditugu. Ikerketa feministaren arloko espezialistek parte hartuko dute (Bárbara Biglia, Raquel Lucas Platero, Itziar Gandarias, Nagore García, Jokin Azpiazu, Ochy Curiel, Amandine Fulchiron, Elena Grau, Carmen Gregorio Gil, Mari Luz Esteban). Haiekin batera, proposatutako ikerketa-tresnak landuko ditugu lehenengo egunean, eta tresna horiek feminismotik aplikatzeko adibideak, berriz, bigarrenean.
Hartzaileak
-Unibertsitateko komunitatea: UPV/EHUko eta Estatuko beste unibertsitateetako irakasleak, ikertzaileak eta graduko eta graduondoko ikasleak.
-Mugimendu feministen eta giza eskubideen arloko erakundeak, GKEak, erakunde publikoetako langileak, ikerketa eta prestakuntza zentroak eta interesa daukaten beste pertsona batzuk.
Antolamendua
Jardunaldi hauek Hegoa-Nazioarteko Lankidetza eta Garapenari Buruzko Ikasketa Institutua-k eta SIMReF-Ikerkuntza Feministarako Metodologia Diziplina Anitzeko Mintegia-k antolatuak dira, UPV/EHUko UFI Hegoa-Estudios de Desarrollo eta Berdintasun Zuzendaritzaren laguntzaz, baita Gipuzkoako Foru Aldundiaren laguntzaz ere.
Izen-ematea
Jardunaldietan parte hartzeko izena aurretik eman behar da. Horretarako informazioa mezu honi atxikita doan PDF-an aurkituko duzu. Izen-ematerako data: ekainak 9rarte.






