11uzt

Ikastaroa: Unibertsitate ekintzailea eraikitzen

Buscador de eventos

  • Filtra por temática

  • Filtra por etiqueta (Ctrl+clic)

  • Filtra por tipo de contenido

  • Filtra por tipo de recurso

  • Orden de los resultados

Emaus Gizarte Fundaziotik “Unibertsitate Ekintzailea Eraikitzen: Euskal Herriko eta Latinoamerikako begirada eta proposamenak unibertsitate eta gizarte eragileentzat” ikastaroa antolatu dugu UEUrekin elkarlanean uztailaren 11n Eibarren garatzeko.

Ikastaroa hau Beste Unibertsitate Eredu baten alde ari diren unibertsitate eta gizarte ekintzaile eta eragileei zuzendua dago: irakasleak, ikasleak, ikerlariak, gizarte eragileak, administrazio publikoko langileak, gizarte ekintzailetza eta berrikuntzako eragileak, bertako garapenerako agentzia eta eragileak eta gai honetan interesa duen edonor.

Ikastaroaren programan jasotzen dugun bezala https://bit.ly/2sYYnrC lortu nahi ditugun helburuak ondorengoak dira:

  • Unibertsitate Ekintzailea Eraikitzeko Euskal Herriko eta Latinoamerikako esperientziak ezagutzea.
  • Izandako lorpen esanguratsuenak, hauek erreplikatzeko gomendioak eta sortutako material eta metodologiak elkarbanatzea.
  • Esperientzia desberdinen erronka eta beharrizanak identifikatzea eta unibertsitate eta gizarte eragile desberdinen partehartzeko aukerak ezagutaraztea.
  • Esperientzia anitzen arteko artikulazioa eta elkar-indartzea ahalbidetzeko eta anplifikatzeko sinergia, idea eta erremintak identifikatzea.

Edozein galdera edo proposamen izanez gero idatzi lasai! Animatu, gustura egongo gara!


  • Matrikulatzeko: https://bit.ly/2yadAuZ
  • Data: 2018(e)ko uztailaren 11a
  • Tokia: Eibar – Markeskoa Jauregia
  • Nola heldu: http://www.tagzania.com/pt/markeskua-jauregia-eibar-1/
  • Ordutegia: Asteazkena. 9:00-16:00 – Luntxa dago!
  • Ordu kopurua: 6.00 ordu
  • Matrikula-prezioak: Orokorra: 10,00 €. Ikasle, langabe eta erretiratuak: 10,00 €. Bazkideak: 10,00 € (ikus diru laguntzak https://bit.ly/1HwcPos )
  • Matrikula-epearen hasiera: 2018(e)ko maiatzaren 14a
  • Matrikula-epearen bukaera: 2018(e)ko uztailaren 9a