28ots

Jardunaldia “Eraldaketa feminista antolakundeetan”

Buscador de eventos

  • Filtra por temática

  • Filtra por etiqueta (Ctrl+clic)

  • Filtra por tipo de contenido

  • Filtra por tipo de recurso

  • Orden de los resultados

Erakundeen egunerokoan eta lan prozesuetan beharbada desberdintasun harremanak modu argiago batean gauzatzen dira. Gure lan prozesuak antolatzeko eta ardurak banatzeko modua ez dago logika merkantilista edo produktibista batetik kanpo, ezta produkzioaren eta erreprodukzioaren arteko hausturarik edo lanaren sexu araberako banaketatik kanpo ere.

REAS Euskadi eta Mugarik Gabe erakundetik, denbora daramagu gure entitateen eraldaketa feminista sustatzen eta gizon eta emakumeentzako bizigarriagoak diren entitateen eraikuntzan aurrerapausoak emanez, hori dela eta, eraldaketa honetarako erabilgarriak izango diren materialak aurkeztuko ditugun jardunaldira gonbidatu nahi zaituztegu. Zehazki, hurrengo materialak eskuratu ahal izango dituzue: 

 

  • Ekonomia Solidarioaren paperak 6. zkia: “Sortu, zaindu, bizi: praktika feministak ekonomia solidarioko erakundeetan”.
  • Bizigarri, REAS Euskadiren genero-ekitatearen aldeko plana 2018-2022.
  • Mugarik Gabeko “ikusezinean bidaiatzen” materialen nezeserra.

Jardunaldi hau, eraldaketa feministarekin konprometitutako pertsona eta erakundeei zuzenduta dago, hala ere, bereziki, REAS Euskadiko kide diren entitateek parte hartzea gustatuko litzaiguke. 

Bestalde, topaketa hau aprobetxatu nahi dugu LABORE proiektua aurkezteko, Bilboko lehen supermerkatu kooperatiboa dena, eta tokiko produktu ekologikoak eta bidezko merkataritzako produktuak dastatu ahal izango ditugu. 

Izena eman hemen

 

Archivos adjuntos:

REAS_v4.pdf REAS_v4.pdf