23urt

Jardunaldiak: Garapenaz haratago: teoriak, ikuspegiak eta esperientziak bide berriak irekitzeko

Buscador de eventos

  • Filtra por temática

  • Filtra por etiqueta (Ctrl+clic)

  • Filtra por tipo de contenido

  • Filtra por tipo de recurso

  • Orden de los resultados

Hegoa Institutuak hiru jardunaldi antolatu ditu garapenerako alternatibak eraikitze prozesuan funtsezko proposamenetan sakontzeko asmoz:

  • 2020/01/23: Garapen ondokoa eta beste aukera praktiko batzuk
  • 2020/02/27: Bestelako feminismoak eta bizitzaren iraunkortasuna
  • 2020/03/26: Iraunkortasun ekologikoa

Jardunaldiak Sarrikoko Fakultateko Areto Nagusian izango dira. Hemen duzu jardunaldien programa eta bertan izango diren hizlarien, esperientzien eta tailerren informazioa.

Garapenari buruzko pentsamendu kritikoak: teoriak, ikuspegiak eta esperientziak proiektuaren esparruan antolatutako jardunaldietara joateko eman izena hurrengo estekaren bitartez (plaza mugatuak).

Saioen helburua, hainbat eragileren (GGKE, gizarte-mugimendu eta erakundeak, erakunde publikoak, unibertsitateak…) artean bateraturako hausnarketa espazioak irekitzea da, ikuspegi aniztasunetik eta hurbiltasun-aniztasunetik abiatuta, lankidetzaren eremutik haratago ere joan daitezkeen proiektu eraldatzaileak sortzea ahalbidetuko duten paradigma alternatiboak eraikitzeko.