30Sep

José Manuel Naredoren hitzaldia egungo ideologia ekonomiko menderatzaileari buruz (Donostia)

José Manuel Naredoren hitzaldia egungo ideologia ekonomiko menderatzaileari buruz (Donostia)

Buscador de eventos

José Manuel Naredoren hitzaldia egungo ideologia ekonomiko menderatzaileari buruz (Donostia)

Irailak 30, asteazkena, José Manuel Naredo ekonomilari eta estatistikalari madrildarrak ‘La economía en evolución’ izeneko hitzaldia eskainiko du Donostiako Udaletxeko Udalbatza Aretoan, Ingurumen-Zuzenbideko Online Masterraren testuinguruan.

José Manuel Naredo ekonomilari eta estatistikalari madrildar ezaguna ekonomia ekologikoaren dibulgatzaile da, eta esparru horretan ekarpen esanguratsuak egin ditu. Munduaren arazoak kudeatzeko ezgauza izanik, egungo ideologia ekonomiko nagusia arrazionaltasun zientifikoz apaindua azaltzen zaigu. Ideologia horren sorreraren, garapenaren eta ikuspegien inguruko azterketaren aurkezpena egingo du Naredok hitzaldi honetan. Ikuspuntu alternatiboak sortzeko aukera ere aztertuko ditu.

Hitzaldia Cristina Enea Fundazioaren eta Euskal Herriko Unibertsitateko Ingurumen- Zuzenbideko Online Masterrak antolatzen dute, eta irailaren 30ean izango da, asteazkena, arratsaldeko 19:30ean, Donostiako Udaletxeko Udalbatza Aretoan.

Archivos adjuntos:

Jose%20Manuel%20Naredo.pdf