03Jun
Kontsumo arduratsuaren II. azoka Eibarren
Bigarren urtez eta Eibartarrei ekonomia solidarioan oinarritutako kontsumitzeko beste modu bat ezagutzera emateko kontsumo arduratsuaren II. Azoka antolatu dugu. Aurten gaiak eta stand kopurua handituko ditugu, ulertzen dugulako gure kontsumo arduratsua ez dela bakarrik produktu ekologikoak edo bidezko merkataritzaren produktuetara mugatu behar. Beste askoren artean, finantza-jarduerek, ehungintzak edo energia berriztagarriek ere badute tokia. Gainera azokan musika afrikarra, tailerrak eta bertsolariak gozatuko dituzue.