03Jun

Kontsumo arduratsuaren III. azoka Eibarren

Buscador de eventos

Etor zaitez beste mundu bat posible dela baieztatzen duten ekimen ekonomikoak ezagutzera, hala nola, produktore lokalak, agroekologia, finantza etikoak, energia berriztagarriak, bidezko merkataritza edota 0 KM-ko elikagaiak. Gainera, Unesko Etxearen Garapen Jasangarriko erakusketa bat. I. Argazki lehiaketaren sari banaketa eta zure telefono zaharra birziklatzeko gune bat ere egongo dira. 

Egitaraua:

  • 12:00 -14:00 “Zure ravioli agroekologikoak” haurrentzat tailerra 
  • 12:00 13:00 Txalaparta saioa
  • 13:30etan EGOAIZIAK antolaturiko Kontsumo arduratsuaren inguruko Argazki Lehiaketako sari banaketa eta argazki erakusketa goiz osoan zehar.
  • 14:30etan Inguruko produktu ekologikoz eta bidezko-merkataritzako produktuez osaturiko otar baten zozketa.

Goiz osoan zehar:

  • Birziklatuak izango diren mugikor zaharren bilketa. 
  • Unesko Etxeak antolaturiko “Garapen jasangarriaren helburuak”, erakusketa.

Archivos adjuntos:

eibar.jpg