03mai

MgE-k bost Formakuntza-Pilula aurkeztuko ditu Bilboko leku desberdinetan

Buscador de eventos

  • Filtra por temática

  • Filtra por etiqueta (Ctrl+clic)

  • Filtra por tipo de contenido

  • Filtra por tipo de recurso

  • Orden de los resultados

Mugarik gabeko Ekonomialariak, maiatzaren 3 eta 31ren artean 5 formakuntza-pilula aurkeztuko ditu. Hauetan ekintzailetza, ahalduntzea eta autonomiari buruzko gaiak landuko dira. MgE-k iniziatiba bakoitzaren formakuntza-prozesuan laguntzen du, bakoitzak proiekturen bati ekintzeko dituen beharrei erantzuteko formakuntza eskainiz. Hau guztia ekonomia egiteko alternatibak aurkezten ditu eta Ekonomia Sozial eta Solidarioaren ikuspuntutik landuko da.

Fase honetan, MgE-k materia osagarrietako bloke batean egituratuta dauden formakuntza-pilulak eskainiko dizkizu. Hauek 4 ordu ingurukoak izango dira, pertsona bakoitzak bere behar formatiboen eta denboraren arabera aukeratu ahal izateko, bere proiektua zein fasetan dagoen kontuan hartuta.

Hau da urte honetarako prestatutako eskaintza: 

1. Canvas Soziala: Gizarte-inpaktua duten negozio-ereduak diseinatzen ikasteko. Zatoz eta ikasi baliabide berritzaile honekin negozio-eredu aproposena nola sortu, zure ekimenak zer-nolako gizarte-inpaktua duen kontuan hartuta.    

2. Eskuragarritasun Unibertsala: Nola hartzen du kontuan gure erakundeak aniztasun funtzionala? Ezagutu zer den eskuragarritasun unibertsala eskubide eta aukera gisa, ingurune, produktu eta zerbitzu egokiak sortzen ikasiz.

3. Marketing Inklusiboa: Marketing inklusiboa pertsona guztietan pentsatzen duen marketinga da. Horretarako, pertsona guztientzat eskuragarri izango diren esperientziak eskaini behar ditu, eta gure erakundearen helburu sozialak eta ekonomikoak lortzen lagundu behar du. Ikasi zertan datzan marketing inklusiboa eta nola inplementatu zure erakundean.

4. Ekintzaileentzako Tramiteak: Zein dira gure proiektuak eratu eta martxan jartzeko egin behar diren tramiteak? Ekintzaileek egin behar izaten dituzten tramiteak ikasteaz gain, horretarako beharrezkoak diren forma juridikoen berri emango zaie ikasleei.

5. Finantza Alternatiboa: Nola finantzatu nire proiektua? Ikasi zer finantzaketa-baliabide dituen Ekonomia Sozial eta Solidarioak, hala nola, Banku Etikoa eta Crowfundinga. ç

Izena emateko:

Interesa duzuen pertsonek nahi duzuen formakuntza aukeratu dezakezue. Pilula guztietara joateko aukera dago, baita soilik bat edo gutxi batzuk. MgE-k flexibilitate gehiago eta pertsona bakoitzaren beharren araberako formakuntza egokia eman nahi du.

Bete hurrengo inprimakia (INPRIMAKIA) izena emateko. Pilula bakoitzera apuntatzeko epea formakuntza bakoitzaren bezpera izango da, edo 20 plazak betetzean.

Zalantzarik izatekotan:

– Idatzi e-mail honetara:  ecosfron.euskadi@ecosfron.org

– Deitu 94 415 34 39 telefono zenbakira

 * Haurtzaindegi zerbitzua eskaintzen dugu formakuntza-piluletan interesa duten pertsonentzako baita asistentzia pertsonalizatua behar izatekotan.