26aza

Moneta sozialetatik haratago. Ekhilur S. Koop. proiektua

Buscador de eventos

  • Filtra por temática

  • Filtra por etiqueta (Ctrl+clic)

  • Filtra por tipo de contenido

  • Filtra por tipo de recurso

  • Orden de los resultados

Azaroaren 26an, Sarrikoko Enpresa eta Ekonomia Fakultatean Ekhilur S.Koop. proiektua ezagutaraziko da, Ekhi moneta lokalaren garapena dena, azken hau 2011an bidea hasi eta 2013an Bizkaiko udalerri ezberdinetan martxan jarri zelarik.

Gizartearen eta ekonomiaren ikuspegitik interes handikoa den alternatiba hau tokiko ekonomiaren sustapenean, inguruko gizartearekiko loturan eta kapitala ez metatzea bezalako printzipioetan oinarritutako ordainketa-modua da.

Moneta lokal eta sozialen aurreko esperientzietatik abiatuta, Ekhilur proiektuaren berezitasunak aurkeztuko dira, kontsumo-kooperatibaren forma juridikoa hartu duena, bere lurralde esparrua hedatu duena, eta teknologia digitalaren erabilpenean oinarritzen dena.

Jardunaldia ikasleei, irakasleei eta publiko orokorrari zuzenduta dago.

Harremanetan jartzeko:

irati.basoredo@ehu.eus

itziar.villafanez@ehu.eus

Archivos adjuntos:

Kartela1_1540367727173.pdf