Nazioarteko III. Topaketa Ekosozialistak (Bilbo)
Humanitatea bidegurutzean dago: edo sistema ekonomiko eta politikoa aldatzen dugu edo hondamendira goaz. Zaintza, ekologia eta gizarte arloko krisialdi latza pairatzen ari gara, bere adierazpen nabarmena aldaketa klimatikoa izanik.
Ildo horretan, larriak ere badira bioaniztasunaren galera, baliabide naturalen agortzea eta baso eta oihanen suntsipena. Interkonektaturik dauden krisi multzo baten aurrean gaude, humanitatearentzat eta, oro har, izaki bizidunentzat orain arte ezagutu ez den mehatxua dakarrena. Horretaz gain, aberastasuna geroz eta esku gutxiagotan pilatzeak, desberdintasun ekonomikoa areagotzen duen banaketa geroz eta injustuagoa dakar, gure gizarte eta herrietan bizimodu duina eragotziz.
Topaketa hauek ez dute inongo babes ekonomiko instituzionalik, eta beraz, parte hartuko duten pertsonek jarritako kuotekin eta antolatzaileek jarritako diruarekin finantzatuko da. Aipatu kuotak honako hauek dira:
- 3 egunetan parte hartzea: 25 €
- 3 egunetan parte hartzea + otorduak*: 50 €
- 100 €ko izen-emate solidarioa jarri dugu topaketen antolaketa-gastuei eurre egin eta zailtasun ekonomikoak dituzten parte-hartzaileen ekarpena arintzeko
*Antolatzaileok honako otordu hauek aurreikusi ditugu: irailaren 24ko gosaria, bazkaria eta afaria eta irailaren 25eko gosaria, produktu ekologikoekin eginak.






