M8 kontsumismoari planto
Lantegia: Kontsumo greba feministarantz, martxoan eta beti (IZENA EMAN BEHAR DA)
Zergatik dago kontsumoaren arloko ardatza greba feministan? Nola lot daitezke Bangladesh-eko ehungintza-langileen edo marrubiaren sasoikako langile marokoarren protestak gure egunerokotasunarekin? Zer egin dezakegu datorren martxoaren 8an, erosketarik ez egiteaz gain? Eta urteko gainerako egunetan? Lantegi honetan, horren inguruan hausnartuko dugu, eta elkarrekinsortuko ditugu banaka eta taldean ekiteko proposamenak.
- Noiz? Otsailak 11, asteartea, 17:30etik 20:00etara
- Non? Sorginenea (Santa María 10, Vitoria-Gasteiz)
- Prezioa? Abonoarekin 2,35 € / Abonorik gabe 3,85 €
- Izen-ematea? 010 / gizarte-etxeak eta kirol-instalazioak / www.vitoria-gasteiz.org/igualdad
Jarduera hau Vitoria-Gasteizko Jabekuntza Feministarako Eskolarekin batera antolatzen da.
- Noiz? Otsailak 13, osteguna, 18:00etatik 20:30era
- Non? Emakumeen Topalekua (Ermua)
- Prezioa? Dohainik
- Izen-ematea? varribas@udalermua.net
Jarduera hau Ermuko Emakumeen Topalekuarekin batera antolatzen da.
- Noiz? Otsailak 18, asteartea, 18:30etik 20:30era
- Non? Arkupe Kulturetxea (Aretxabaleta)
- Prezioa? Dohainik
Jarduera hau Aretxabaletako Berdintasun Sailarekin batera antolatzen da.
- Noiz? Otsailak 19, asteazkena, 18:00etatik 20:30era
- Non? Marienea (Basauri)
- Prezioa? Dohainik
Jarduera hau Sagarrak Ekologista Taldearekin batera antolatzen da
Prestakuntza-emaileak:
[Gasteiz]
Charo Morán, Ecologistas en Acción.
[Gainontzeko herrietan]
Garbiñe Angulo eta Maitane Arri, Ekologistak Martxan.
Ikastaroa: Salaketak josten, berrerabilitako ehun-sorkuntzen garapena (IZENA EMAN BEHAR DA)
Salaketak josten adin guztietako emakumeei zuzendutako lantegia da, esperientziak, irakaspenak eta espazio publikora atera nahi diren salaketa esaldiak partekatzeko; hau da, zaintzei buruz modu seguruan hitz egin ahal izateko sororitate espazioa, belaunaldiz belaunaldi emakumeei utzi izan zaien lana. Esaldiak berrerabilitako kamisetetan idatziko dira, eta horiek jantzita aterako gara kalera, esaldiak etxeko espazio pribatutik espazio publikora ateraz.
- Noiz? Otsailak 18 eta 25, astearteak, 10:00etatik 13:00etara
- Non? Auzoka Komunitate Zentroa (Bilbo)
- Prezioa? Dohainik
Jarduera hau Margotu Erakundearekin batera antolatzen da
- Noiz? Otsailak 19, asteazkena eta 20, osteguna, 18:00etatik 20:30era
- Non? Emakumeen Topalekua (Ermua)
- Prezioa? Dohainik
- Izen-ematea? varribas@udalermua.net
Jarduera hau Ermuko Emakumeen Topalekuarekin batera antolatzen da.
- Noiz? Otsailak 25, asteartea eta 26, asteazkena, 17:30etatik 20:30era
- Non? Marienea (Basauri)
- Prezioa? Dohainik
Jarduera hau Sagarrak Ekologista Taldearekin batera antolatzen da
- Noiz? Otsailak 10, 17 eta 24, astelehenak, 17:00etatik 19:30era.
- Non? c/ Simón Martínez Abad, 8 (Agurain)
- Prezioa? Dohainik
Jarduera hau Lautadako Kuadrillarekin eta Lautadako Berdintasunerako Kontzeiluarekin batera antolatzen da.
- Noiz? Otsailak 14, ostirala, 17:30etik 20:00etara eta otsailak 15, larunbata, 11:00etatik 13:30era
- Non? (Izarra)
- Prezioa? Dohainik
- Jarduera hau Gorbeialdeako Kuadrillarekin batera antolatzen da.
Prestakuntza-emailea:
Eva Balmisa (Eva Ruiz Martínez) subjektu garaikidearen osaerei erantzuna eman eta horiek sakon aztertu nahi duten obra eta proiektuak garatzen dituen artista da: batetik, osaera sozial kolektiboa, gorputzarekin, espazio publikoarekin edo feminismoekin egindako lanak; eta bestetik, banakako osaera, dokumentu subjektibo, bidai koaderno eta eguneroko bizitzaren detaile txiki gisa. Kolektiboan sortzen dituen lanak ezin dira aurrera eraman beste pertsonen inplikazio eta parte-hartze zuzenik gabe, artistak edo jarduera zuzendutako pertsonak izan.







