05May

Acercando el Emprendimiento a la Economía Circular Tailerra

Buscador de eventos

Ken Webster Ellen MacArthur Fundazioko Berrikuntzako zuzendari ohiak erantzun dio tailer honetan erantzuten saiatuko garen galderari: zein da ekintzaileen zeregina ekonomia zirkular baterako trantsizioan? Bere mezua argia da: “Ezinbestekoa da, hemendik sortzen baitira aldaketa disruptiboak”.

Mugarik gabeko Ekonomilariak-en gure ekonomian eta gizartean hazkunde iraunkorra bilatzen dugu eta tailer birtual hau antolatu dugu ekintzailetza eredu ekonomiko iraunkor batera, Ekonomia Zirkularrera, hurbildu ahal izateko. Garazi Larrea, Euskal Herriko Unibertsitateko Ekonomia graduko ikaslea eta erakundeko kolaboratzailea da. Orain dela pare bat urte Ekonomia Zirkularrean eta garapen zuzen eta jasangarrian murgildu da proiektu txikietan eta bere Gradu Amaierako Lanean. Larrialdi klimatiko baten aurrean gaudela kontsideratzen du eta hor hasten dela aldaketaren beharra, Eduardo Galeanok esan zuen bezala “jende txiki askok, leku txikietan, gauza txikiak egiten, mundua alda dezake”. 

Ekonomia zirkularraren eta tailerraren inguruko informazio gehiago daukazu gure webguneko sarreran. Tailerrean parte hartu nahi baduzu, hurrengo estekan eman behar duzu izena. Doakoa da eta gazteleraz izango da. 

Zure zain egongo gara ekainaren 11n, osteguna, 17:00etan!