27ots

2020ko Oinarrizko Errentari buruzko Tailerrak

Buscador de eventos

  • Filtra por temática

  • Filtra por etiqueta (Ctrl+clic)

  • Filtra por tipo de contenido

  • Filtra por tipo de recurso

  • Orden de los resultados

Europako Kontseiluko Parlamentu Batzarrak 2018ko urtarrilaren 23an hartutako gomendioari jarraituz, aberastasuna zuzen banatzeko To Share Behatokiak tailer-ziklo bat antolatu du oinarrizko errenta unibertsal batek gizartean eta pertsonen bizitzan izango lituzkeen ondorioei buruz, bereziki euskal gazteei zuzenduta.

  • Aberastasuna banatzea, aukera-berdintasuna eta pobreziaren amaiera, demokrazia indartzea eta herri-subiranotasuna: otsailak 28
  • Berdintasuna genero-ikuspegitik: martxoak 06
  • Garapenarekin eta kontsumoarekin lotutako larrialdi klimatikoa: martxoak 13
  • Emantzipaziorako eta garapen pertsonal eta komunitario osorako askatasuna eta autonomia pertsonala: martxoak 20
  • Lana eta lan-merkatua, behar pertsonalak eta sozialak asetzeko: martxoak 27
  • Desplazatzeko askatasuna eta kultura-aniztasuna eta -identitatea: apirilak 03

 

 

 

Tailer bakoitza aldi berean egingo da, 12:00etatik 14:00etara, toki hauetan:

  • Lan Harremaneneta GizarteLangintzarenFakultatekodekanotzakobilera-gela. UPV/EHU Leioa
  • Bideoconferentziagela-Sarriko. UPV/EHU Bilbao
  • Bideokonferentziagela-Elurreta. Las Nieves gelategia. UPV/EHU Vitoria-Gasteiz
  • Carlos SantamariaIkastetxea/3 ikasgela-Carlos SantamariaZentroa. EHU Donostia-San Sebastian

EHUko ikasleen kasuan, tailer guztietara joateak 0,5 kreditu aitortzea ekarriko du, eta kreditu1era zabaldu ahal izango da tailer horiek osatuko dituzten foro sozialetan parte hartuz gero.

Tailerretan parte hartzea doakoa da, baina 2020ko otsailaren 26a baino lehen eman beharko da izena, lh-gl.dekano-idazkaria@ehu.eus helbide elektronikora idatziz. Tailer bakoitza zuzenean ere jarraitu ahal izango da, streaming bidez, https://ehutb.ehu.eus/canal1 helbidean konektatuta.