08Dec

Urretxuko azoka soziala

Urretxuko azoka soziala

Buscador de eventos

Urretxuko azoka soziala

“Ekonomia Solidarioa eta Eraldatzailea indartu eta ikustarazi nahi duen espazioa da. Ekonomia Solidarioa eta Eraldatzailea, ekoizpen, zerbitzu, komertzializazio, kontsumo edota finantza- sektoreetan gaur egungo krisiari erantzunak eskaintzen dituen hazten dagoen errealitate sozioekonomiko bat da. Hori guztia, beraien bideragarritasuna inguru-errealitate integral, ekonomiko eta sozialean oinarritzen duten enpresa-eredu eta gizarte-proiektuen bitartez lortzen du. Azoka honen bitartez, alternatiba badugula erakutsi nahi diogu gizarteari eta ekoizle eta kontsumitzaileen arteko lankidetza bultzatu nahi dugu.”

Antolatzen dute: OlatuKoop-ek (Ekonomia Sozial eta Eraldatzailearen Sarea), REAS Euskadik (Ekonomia Alternatibo eta Solidarioaren Sarea), Fiarek, Goienerrek, Izarkomek eta Urola Garaian Ekonomia sozial eta eraldatzailea sustatzeko taldea Laguntzailea: Urretxuko Udalaren laguntzarekin

urretxu kartela

Archivos adjuntos:

2018_azoka_soziala_handi.pdf