18urr

Urrian feminismoa eta ekologismoa elkarrekin doaz

NULL

Buscador de eventos

  • Filtra por temática

  • Filtra por etiqueta (Ctrl+clic)

  • Filtra por tipo de contenido

  • Filtra por tipo de recurso

  • Orden de los resultados

NULL

Hilabete honetan ekofeminismoa izango da ardatz Balio Faktorian abiatuko ditugun formazio eraldatzaileetan. Errotutako sistema kapitalistari aurre egiteko alternatibak ezagutuko ditugu Ivonne Yanez, Leire Urkidi eta Nerea Ramírezen eskutik.

 
Feminismoak eta ekologismoak: ezinbesteko aliantzak

Urriaren 18an, arratsaldeko 19:00etan elkarrizketa ireki batekin emango diogu hasiera gaiari. Sarrera libreko topaketa-elkarrizketa bat izango da; bertan, Leire Urkidik, UPV/EHUko irakasleak, Ivonne Yanez, Ekuadorreko Acción Ecológica-ren sortzaileetako bat,  elkarrizketatuko du. Gasteizko Montehermoso Jauregian izango da, Ortuño Aretoan.

Ekofeminismoa eta desazkundea

 
Hilaren 26an eta 27an Nerea Ramírez-ek ikastaro bat eskainiko du, sistema ekonomiko mundialaren ondorioak azaltzeko (beharrezkoa da izena ematea). Ramírez ingurumen zientzietan lizentziatuta dago, eskarmentu handia du herritarren parte-hartzean eta Cyclos kooperatiban dihardu. Ikastaroan, ekofeminismoaren eta deshazkundearen inguruan sakontzeko aukera izango dugu. Simone de Beauvoir elkarteen etxean garatuko dira bi jardunaldiak; hilaren 26an, arratsaldeko 16:00etatik 20:00etara, eta 27an, goizeko 10:00etatik eguerdiko 14:00etara