“Ziurgabetasuna kudeatzeko eta bertatik sendotuta ateratzeko gakoak” prestakuntza-topaketa

Ikasturteari ezohiko hasiera emanda, Mugarik gabeko Ekonomilariek prestakuntza praktikoa eskaini nahi diete ekintzaileei, egungo testuingurua kontuan hartu eta bizitza erdigunean jartzen duena.
Hori dela eta, irailaren 24an, osteguna, 17:00etatik 18:30etara, hausnarketa- eta motibazio-saio bat egingo dute online, birkokatzea, indartzea eta autolidergo tresnak eskuratzea ahalbidetuko duena, ziurgabetasuna kudeatzeko eta urteko azken hiruhileko honetako errealitate berrian martxan jartzeko.
María Díez-ek, familia-erantzukizunak dituzten emakume profesionaletan espezializatutako coach batek emango du tailerra, doan eta gaztelaniaz, emakume ekintzaileei zuzenduta.
Aldaketaren kudeaketa emozionala landu, zure lidergoa aktibatu eta estrategia bat egiteko ekintzak identifikatu nahi badituzu, gorde data eta eman izena hurrengo inprimakian.







