Finanzas Éticas

2017: SEKULAKO URTEA FIARE BANCA ETICARENTZAT

2017a urte bizia izan da Fiare Banca Eticarentzat: kopuruz hazi egin gara eta sendoago bilakatu gara. Europako erakundeak gure bankua aditzen eta aintzat hartzen hasi dira. Urte berriari gogoz eta determinazioz ekiteko, zuekin partekatu nahi ditugu azken 12 hilabeteetako gertaera eta une esanguratsuenak. Fiare Banca Eticaren datuak Fiare Banca Eticak finantza etikoen irizpideen arabera administratutako […]

11 January 2018

Buscador de noticias

  • Filtra por temática

  • Filtra por etiqueta (Ctrl+clic)

  • Filtra por tipo de contenido

  • Filtra por tipo de recurso

  • Orden de los resultados

2017a urte bizia izan da Fiare Banca Eticarentzat: kopuruz hazi egin gara eta sendoago bilakatu gara. Europako erakundeak gure bankua aditzen eta aintzat hartzen hasi dira. Urte berriari gogoz eta determinazioz ekiteko, zuekin partekatu nahi ditugu azken 12 hilabeteetako gertaera eta une esanguratsuenak.

Fiare Banca Eticaren datuak

Fiare Banca Eticak finantza etikoen irizpideen arabera administratutako 3.000 milioi aktibo lortu ditu.
2017an, 63 milioitik gorako kapital soziala zuen eta bederatzi mila enpresa sozial baino gehiago finantzatzen zituen, mila milioi eurotik gorako zenbatekoarekin.

Europako erakundeen babesa finantza etikoei

2017a urte garrantzitsua izan da Europako erakundeek finantza etikoei ematen dieten babesean aurrerapenak egiteari dagokionez.
Udan, Mikrofinantzen Europako Sarearen urteko bilera antolatu genuen, mikrofinantzek munduko eskualde guztien garapenerako duten potentzialean sinisten dugulako, eta uste dugulako nazioarteko erakunde bazkideekin lan egitea dela emaitzak lortzeko modurik onena. Hilabete batzuk lehenago, Europako integrazio-prozesuari hasiera eman zioten Erromako Itunen 60. urteurrena zela-eta, gure proposamenak partekatu genituen, Europar Batasunari solidaritatearen, hazkunde iraunkorraren eta finantza etikoen izenean bultzada berria emateko. Azkenik, azaroaren 8an Europako Parlamentuko bilera bateko protagonistak izan ginen, eta finantza etikoen arloko gure proposamenak interes handia piztu zuen.

Aktibismo akzionariala eta paradisu fiskalak

Aurten aktibismo akzionarialean ere urratsak eman dira, zenbait kanpainari babesa emanda, hala nola Oxfam Intermonek paradisu fiskalen aurka egindakoari.
Pasa den abenduaren 6an, Fiare Fundazioak Shareholders for change (“Aldaketaren aldeko akziodunak”) sare berriaren sorreran parte hartu zuen Milanen. Sozialki arduratsuak diren Europako hainbat inbertsiogilek osatzen duten sare horren helburua aktibismo akzionariala sustatzea da, besteak beste arlo hauetan: klima-aldaketa, lan-eskubideak eta zerga-justizia.
Horrez gain, Fiare Banca Eticak Oxfam Intermonen Paradisu fiskalik gabeko eremuak (“Zonas libres de paraísos fiscales”) eta Ihesik ez (“No al escaqueo”) kanpainak babestu ditu, zerga justuak eta progresiboak proposatzen dituena, baliabideak birbanatzeko eta gizarte bidezkoagoak eta bateratuagoak osatzeko.

Azterketak eta ikerketak

Azterketak eta ikerketak egin ditugu, finantzazio etikoko gure eskaintza hobetzeko. Zifrak aztertu ditugu, hirugarren sektorearen eta ekonomia sozial eta solidarioaren errealitateen zerbitzura gero eta gehiago egoteko. Eta Fondazione Finanza Eticarekin batera, Europako finantza etikoei buruzko lehen azterketa xehatua egin dugu.
Gero eta komunikazio gehiago eta gero eta hobea
Finantza etikoek egunetik egunera interes handiagoa pizten dute komunikabideetan, bai ekonomia arlokoetan bai orokorretan.
Fiare Banca Eticaren Facebookeko orria 9.600 lagunek jarraitzen dute jada, eta Twitterreko profilak jada 12.800 jarraitzaile ditu.
Urte hasieran, finantzatzen ditugun proiektuei buruzko bideo bat egin genuen Compacto-rekin batera, lurralde osoan babesten ditugun arloak ezagutarazteko. Bideoak 126.000 bistaratze izan ditu.

Fiare Banca Etica ekonomia sozial eta solidarioarekin bat eginda

Abendu honetan Fiare Banca Eticak hainbat lankidetza-lerrori jarraipena ematen dien merkataritza-hitzarmen bat sinatu du Ekonomia Alternatibo eta Solidarioaren Sarearekin (REAS), gure finantza-erakundea martxan jarri zenetik dagoen elkarri laguntzeko harremanari eta garatzen ari diren proiektuei marko formal eta egonkorra emateko.  Ugo Biggerik bere artikulu batean ekonomia horren bideari buruz hausnartu du.

Etxebizitza-kooperatiben eta Cohousing-en aldeko apustua

Aurten etxebizitza-kooperatibekin lotutako proiektuen finantzazioan eginiko lana nabarmendu nahi dugu.Arlo horretako lehen urratsak Cal Cases-i 2007an emandako kredituak izan ziren, eta Trabensol-i eta Convivir-i 2014an eta 2015ean; aurten, berriz, garrantzi handiko proiektuen aldeko apustua egin dugu, administrazio publiko batzuek ekonomia sozialarekin duten dinamismoa baliatuz, hala nola Zaragoza Vivienda-rekin, Bartzelonako Udalak lurzoru publikoak kooperatibei erabiltzeko lagatzeko eginiko lehiaketarekin edo Ibizan cohousing arloko esperientzia baten finantzazioarekin (Es Porxos).

Related Posts

----