EGESek euskal Gizarte Ekonomiaren datuak aurkezten ditu

ASLE, EHLABE, Gizatea, Konfekoop eta REAS Euskadik 74.696 langile dituzte eta 2017an 10.910 milioi euro fakturatu zituzten. 1.200.000 lagunetik gora dira Gizarte Ekonomiako enpresekin lan-harremana ez den sozietate-harremana daukatenak. Euskal Gizarte Ekonomiak guztira 74.696 langile baino gehiago ditu, EAEko enpleguaren %8,9 inguru. Gizarte Ekonomiak argi utzi du krisiari hobeto eusten dion eredua dela, eta enplegu […]

21 September 2018

Buscador de noticias

  • Filtra por temática

  • Filtra por etiqueta (Ctrl+clic)

  • Filtra por tipo de contenido

  • Filtra por tipo de recurso

  • Orden de los resultados

  • ASLE, EHLABE, Gizatea, Konfekoop eta REAS Euskadik 74.696 langile dituzte eta 2017an 10.910 milioi euro fakturatu zituzten.
  • 1.200.000 lagunetik gora dira Gizarte Ekonomiako enpresekin lan-harremana ez den sozietate-harremana daukatenak.
  • Euskal Gizarte Ekonomiak guztira 74.696 langile baino gehiago ditu, EAEko enpleguaren %8,9 inguru.
  • Gizarte Ekonomiak argi utzi du krisiari hobeto eusten dion eredua dela, eta enplegu gehiago eta kalitate handiagokoa mantentzeko gai dela.

BILBON, 2018ko irailaren 21ean. EGES – Euskal Gizarte Ekonomia Sarea, Gizarte Ekonomiaren balioak eta jardunbideak sustatu eta, horrela, enplegu iraunkorra eta kalitatezkoa bultzatuko zuen lankidetza-gune berri bat sortzeko helburua du. 2017an, guztira Euskadiko 74.696 langile zeuden sare honen barruan, 10.910 milioi eurotik gorako fakturazioarekin.

Euskadiko Gizarte Ekonomiako bost erakunde esanguratsuenak daude EGESen barruan: ASLE, Euskadiko Lan Sozietateen Elkartea; EHLABE, Euskal Herriko Lan Babestuaren Elkartea; Gizatea, Gizarteratzeko eta Laneratzeko Euskadiko Enpresen Elkartea;  Konfekoop, Euskadiko Kooperatiben Konfederazioa; eta REAS Euskadi, Ekonomia Alternatibo eta Solidarioaren Sarea.

Pertsonak kapitalaren gainetik jartzen dituen ekonomiaren ikuspegi eta praktika bat da Gizarte Ekonomia. Horrez gain, parte-hartzean eta demokrazian oinarritutako enpresa-jardunbideak garatzen ditu, tokiko garapen iraunkorraren alde egiten du eta gizarte-kohesioa sustatzen du, erantzukizun eta elkartasun irizpideak oinarri hartuta.

Negozio-aukera bat izateaz gain, Gizarte Ekonomiak gizarte-beharrizanei ere erantzuten dien enpresa-eredua garatzen du. Nabarmentzekoa da pertsonek eredu honetan duten parte-hartzea. Enpresako langileez gain, 1.200.000 pertsona baino gehiago langile ez diren bazkideak dira, hala nola, besteak beste, boluntarioak, laguntzaileak, nekazari-bazkideak, ikastetxeetako gurasoak edo kontsumoko bazkideak.

EAEko enpleguaren %8,9 inguru

2017ko datuen arabera, Gizarte Ekonomiak, garapen iraunkorraren eredu ekonomikoarekin konprometitutako sektoreak, 74.696 langile ditu Euskadin, EAEko enpleguaren %8,9 inguru. Datu horien beraien arabera, gizarte-ekonomiak autonomia erkidegoko ekonomia orokorrak baino erantzun hobea eman dio krisiari, enpleguaren galera apalagoa izan duelako eta berreskurapen-zantzu argiak erakusten ditu.

Hala berean, Gizarte Ekonomiako 1.853 enpresa daude Euskadin. Nazioarteratzearen ondorioz, guztira, 5.118 milioi euro fakturazioa duten enpresak dira. Horrez gain, Gizarte Ekonomiak %23ko inbertsio-tasa duela azpimarratu beharra dago, euskal ekonomia osotasunean duen %17ren aurrean.

Errealitate hori oinarri hartuta, EGESek gizarte-ekonomiaren balioa nabarmendu nahi du, krisiari aurre egiteko eredu hobea delako, batez ere, enplegu gehiago eta kalitatezko enplegua mantentzeko gai baita. Krisia gorabehera, Euskadiko Gizarte Ekonomiak 2011ra arte enplegua sortu du, eta 2012-2014 epean enpleguak eta fakturazioak behera egin badute ere, bi adierazleak egonkortzeko gauza izan dira. Epealdi luzeago bati begiratuta, azken hamarkadan, Euskadiko Gizarte Ekonomia magnitude guztietan hazi dela ikus daiteke.

Lan-ildoak

Gizarte Ekonomiarentzat espazio kolektibo, propio eta zehatz bat eratzeko beharrizanetik sortu da EGES, nahiz eta, orain arte, sare hau osatzen duten erakundeek helburu komunengatik lan egiteko aldizka elkartu izan diren. Batasun honek indarrak batzeko eta Gizarte Ekonomia osoari eragiten dioten erronkei aurre egiteko balio du. Hartara, Gizarte Ekonomiaren hazkundeak Euskadiren orainarentzat zein bere etorkizuneko garapenarentzat dituen onurak euskal gizarteari eta haren eragile instituzional, politiko eta sozialei ezagutzera ematea da EGESen nahia. Enpresa-garapen ereduak eta Gizarte Ekonomiaren hazkundeak berez dakar ingurumenaren eta gizartearen hobekuntza.

Elkarrekin egindako lanaren bidez, EGESek bere helburuak lortzeko hainbat ekintza prestatuko ditu. Besteak beste, ikerketa-ekintzak egin, gizarte-ekonomiaren balioa hedatzeko foro eta jardunaldiak antolatu edo gai horren inguruko argitalpenak kaleratuko ditu. Eta, batez ere, kudeaketa-gaitasunak garatu, finantza-arloa sendotu, aktibo produktiboetan inbertsioak egin, berritu edo kanpoan saltzeko pisua sortuz lehiakortasuna handitzeko lan egingo du.

Erakundeak

ASLE, Euskadiko Lan Sozietateen Elkartea euskal lan-sozietateen enpresa-erakunde nagusia da. 2017an, 6.925 langile dituzten 600 enpresa zeuden elkartearen barruan, eta langile horietako gehienek enpresen jabetzan parte hartzen dute. Euskal lan-sozietateen fakturazioa 803 milioi eurokoa izan zen 2017an.

EHLABE, Euskadiko gizarte-ekimeneko enplegu bereziko erakundeen elkartea, aldiz, 13 erakundek osatzen dute, irabazi asmorik gabeko ehunetik gora lan-zentroren jabe direnak. 2017an, 358 milioi euroko fakturazioa izan zuten. Guztira 9.417 langile dituzte, eta horietako 7.793 lagunek ezgaitasunen bat daukate.

Gizatea, Gizarteratzeko eta Laneratzeko Euskadiko Enpresen Elkartearen barruan 1.162 langile dituzten 42 enpresa daude. Pertsona horietako %60 inguru gizarte-bazterketa egoeran edo arriskuan daude. 2017an, 21 milioi euroko fakturazioa izan zuten.

Konfekoop, Euskadiko Kooperatiben Konfederazioa, 1.160 kooperatibaren ordezkaria da gaur egun. Kooperatiba horiek 54.667 langile dituzte Euskadin, eta horietako 34.837 lan-bazkideak dira.  2017an, 9.669 milioi eurotik gorako fakturazioa izan zuten.

REAS Euskadi, Euskadiko Ekonomia Alternatibo eta Solidarioaren Sarea 63 erakundek osatzen dute. Erakunde horiek 2.525 langile dituzte eta 4.000 boluntario baino gehiago. 2017an, guztira 57 milioi euroko fakturazioa izan zuten.

¿Quieres saber más sobre ?

Últimas noticias sobre

Próximos eventos

Recursos

----