Economía Solidaria
Ekonomia Solidarioko Ikastaroa: REAS Euskadik sustatutako prestakuntza
Doako online ikastaro honetan Ekonomia Solidarioaren sarrera kontzeptuala egingo da, zeinak ekonomia, bere alderdi guztiak kontuan harturik –ekoizpena, finantziazioa, komertzializazioa eta kontsumoa–, gizabanakoaren eta komunitatearen garapenaren zerbitzura dagoenbitarteko –eta ez helburu– gisa aldarrikatzen duen. Gai honetan sakondu nahi izanez gero, formakuntza moduluetan antolatutako jarduera multzoak, bideoak, testu erreferentzialak eta bibliografia proposatzen dizkizugu, edozein lekutatik, era malguan […]

Doako online ikastaro honetan Ekonomia Solidarioaren sarrera kontzeptuala egingo da, zeinak ekonomia, bere alderdi guztiak kontuan harturik –ekoizpena, finantziazioa, komertzializazioa eta kontsumoa–, gizabanakoaren eta komunitatearen garapenaren zerbitzura dagoenbitarteko –eta ez helburu– gisa aldarrikatzen duen.
Gai honetan sakondu nahi izanez gero, formakuntza moduluetan antolatutako jarduera multzoak, bideoak, testu erreferentzialak eta bibliografia proposatzen dizkizugu, edozein lekutatik, era malguan eta doan garatu ahal izango dituzunak.
Ikastaro honek ez dauka iraupen mugatu bat, nahi duzun denbora har dezakezu. Bideoek, guztira, 3 orduko iraupena dute, eta horri, proposatutako irakurketak eta ariketak batu behar zaizkio. Ikastaroaren jarraipenik egiten ez denez, REAS Euskadi ez du ziurtagiririk emango.
Zeintzuk dira helburuak?
- Tresna kontzeptualak eskaintzea ekonomiaren eta bere prozesuen azterketa osorako.
- Ekonomia Sozial eta Solidarioan sakontzea, ekonomia kritiko baterako ikuspuntu gisa, praktika ekonomiko alternatibo moduan eta mugimendu sozial bezala.
- Ekonomia Sozial eta Solidarioak bultzatzeko tresna konkretuak eskaintzea, lekuko eta mundu-mailako ikuspegi batez.
Nori zuzenduta dago?
Irakasleei, ikertzaileei eta unibertsitateko ikasleei; administrazio publikoetako teknikoei eta politikariei; ESSko erakunde eta enpresetako langileei, boluntarioei eta bazkideei, eta oro har, Ekonomia Sozial eta Solidarioaren inguruko ezagutza handitu nahi duen edonori.
{“preview_thumbnail”:”/sites/default/files/styles/video_embed_wysiwyg_preview/public/video_thumbnails/tvyTVDqaaN8.jpg?itok=1ao-9PO5″,”video_url”:”https://www.youtube.com/watch?v=tvyTVDqaaN8″,”settings”:{“responsive”:1,”width”:”854″,”height”:”480″,”autoplay”:0},”settings_summary”:[“Embedded Video (Adaptable).”]}

Vuelve una nueva edición del C2C Conversaciones centrada en Cuidados y Emprendimiento en la ESS
Reconocimiento internacional de España en el fomento de la ESS
VI Jornadas de Economía Social y Solidaria de Canarias
Sendotzen: el programa para fortalecer tu organización
Informe de actividades 2025 del GSEF
Informe de la ONU: Promoción de la economía social y solidaria para el desarrollo sostenible




