Economía Solidaria

Euskal ekonomia solidarioak aktiboki parte hartzen du GSEF 2018an

Urriaren 1etik 3ra, Ekonomia Sozialaren Munduko Foroa Bilbon ospatuko da, Ekonomia Sozialari harremandutako mundu osoko tokiko instituzio eta erakundeak biltzen dituen ekitaldirik nagusiena. Kasu honetan ere, REAS Euskadik eta bere entitate-bazkideek presentzia garrantzitsua izango dute 1.400 pertsona inguru bilduko dituen topaketa honetan. REAS Euskadik, Bilboko Udala eta euskal Ekonomia Sozialeko beste erakunde eta instituzioekin batera, […]

27 September 2018

Buscador de noticias

  • Filtra por temática

  • Filtra por etiqueta (Ctrl+clic)

  • Filtra por tipo de contenido

  • Filtra por tipo de recurso

  • Orden de los resultados

GSEF

Urriaren 1etik 3ra, Ekonomia Sozialaren Munduko Foroa Bilbon ospatuko da, Ekonomia Sozialari harremandutako mundu osoko tokiko instituzio eta erakundeak biltzen dituen ekitaldirik nagusiena. Kasu honetan ere, REAS Euskadik eta bere entitate-bazkideek presentzia garrantzitsua izango dute 1.400 pertsona inguru bilduko dituen topaketa honetan.

REAS Euskadik, Bilboko Udala eta euskal Ekonomia Sozialeko beste erakunde eta instituzioekin batera, modu aktiboan ekitaldiaren Tokiko Antolaketa Batzordean parte hartu du eta bere diseinuan, hain zabala eta ezberdina den ekonomia sozialaren sektore honen errealitatea ikusarazten saiatu da.

Aldibereko saioetan aurkeztuko diren 111 ekimenetatik (aurretiaz inskribatutako 500etatik jada aukeratuak), 10 REAS Euskadik eta bere entitate-bazkideek aurkeztuko dituzte. Honez gain, REAS Euskadik bi saio tematiko aurkeztuko ditu. Posterrei dagokionez, REAS Euskadiren poster korporatiboaz gain, sareak eta entitate-bazkideek, aukeratuak izan ziren 35etatik, 8 aurkezten dituzte. Halaber, bi bisita tekniko koordinatzen ditugu, aurkeztuak izan diren 9 ibilbidetatik. Guztira, ibilbideetan, 31 entitate bisitatuko dira, horietatik 14 euskal ekonomia solidarioaren kide direlarik.

Era berean, ekitaldian Ekonomia Solidarioak izango duen nazioarteko ordezkaritza azpimarratu beharra dago. REAS Red de Redes eta RIPESS-en (Ekonomia Sozial Solidarioaren sustapenerako kontinentearteko sarea) erakunde eta sare lagunek, euren ekimen, tailer eta aurkezpenekin modu aktiboan ere parte hartuko dute. Zentzu honetan, REAS Euskadik et RIPESS-ek deitutako ekitaldi propioa nabarmendu beharko genuke, Ekonomia Sozial Solidario Eraldatzaile baten aldeko adierazpena baita 2020an Bartzelonan ospatuko den Ekonomia Eraldatzaileen Mundu Foro Sozialerantz abiatzeko prozesua plazaratzeko helburua duena.

Azpimarratu beharrekoa da ere urriaren 4an eta 5ean Bilbon, RIPESSen nazioarteko kontseilua ospatuko dela, baita banka etikoarekin harremandutako topaketa ezberdinen deialdiak ere, beste herrialdeetako ordezkaritzekin egingo diren bisitak, etab. Ekonomia Sozial Solidarioaren proposamen eraldatzaileak indartzeko zein sare globalak eta konplizidadeak ehuntzeko espazio egokia izango da GSEF.

Related Posts

----