Consumo Responsable

Gipuzkoako Aldundia Kontratazio Eskuliburua prestatzen ari da, kontratazio etikoan sakontzeko

Kontratazio Eskuliburua osatzen ari da Foru Aldundia, irizpideak elkartzeko eta segurtasun juridiko handiagoa izateko xedez, eta, batez ere, eraginkortasuna,  eragimena, gardentasuna eta osotasuna hobetzeko obra, ondasun eta zerbitzuei buruzko kontratazioan. Bi zatitan banatzen da dokumentua, nagusiki. Lehenengo zatian, era askotako gomendioak jasotzen dira, batzuk formal hutsak, baina beste batzuk funtsezkoak direnak, besteak beste: eskaintza baxu […]

6 February 2018
Fuente:OVES-GEEB

Buscador de noticias

  • Filtra por temática

  • Filtra por etiqueta (Ctrl+clic)

  • Filtra por tipo de contenido

  • Filtra por tipo de recurso

  • Orden de los resultados

CPSR en DFG

Kontratazio Eskuliburua osatzen ari da Foru Aldundia, irizpideak elkartzeko eta segurtasun juridiko handiagoa izateko xedez, eta, batez ere, eraginkortasuna,  eragimena, gardentasuna eta osotasuna hobetzeko obra, ondasun eta zerbitzuei buruzko kontratazioan.

Bi zatitan banatzen da dokumentua, nagusiki. Lehenengo zatian, era askotako gomendioak jasotzen dira, batzuk formal hutsak, baina beste batzuk funtsezkoak direnak, besteak beste: eskaintza baxu edo ausartegiei eman beharreko tratamendua; esleitzeko irizpide egokiak aukeratzea eta modu zuzenean balioestea; etab.

Bigarren zatian, berriz, hainbat irizpide eta argibide jasotzen dira gizarte eta ingurumenari lotutako eta beste politika publiko batzuei buruzko klausulak kontratazio publikoan sartuko direla bermatzeko, eta baita ere klausula horien kontrola eta jarraipena egiteko. Modu espezifikoan garatzen dira enpresa esleipendunek kontratatutako langileen lan baldintzak bermatzera bideratutako klausulak eta, horretarako, kontrol bereziak aurreikusten dira kontratua gauzatzen den prozesurako.

Labur esanda, kontratazio publikoari buruzko Europar Batasuneko zuzentarau berriekin bat eginez eta kontuan hartuta ‘Europa 2020’ estrategia, hazkunde adimenkor, jasangarri eta integratzailea lortzera zuzendutakoa, Eskuliburu honen bitartez, “helburu sozialak aintzat hartzen dituen kontratazio publikoa sustatu nahi da, enpleguaren babesa, gizarte inklusioa eta integrazioa bultzatzeko, lan baldintzak bermatzeko, ingurumena babesteko eta eraginkortasun energetiko handiagoa lortzeko, besteak beste”

 

Related Posts

----