Feminismos
Hamaika Begirada – Enlazando Miradas kongresuak badu data berria
Hamaika Begirada – Enlazando Miradas kongresuak bigarren edizioari ekingo diote SETEM Hego Haizeatik. Urriaren 20, 21 eta 22an abiatuko dute ekintza hori, zein hiru arratsaldez era onlinean abiatuko den, 16:00etatik 19:00etara arte.

Modu horretan kontsumo arduratsua eta feministaren eta ekonomia sozial eta solidarioaren proposamenetan interesatuta dagoen edozein pertsona edo erakundeari parte hartzeko bidea erraztuko diote. Euren xedea hiru botereak – norbanakoa, kolektiboa eta publikoa – eraldatzera datozen proposamenak elkartzea eta aberastea izango da.
2017 urtean abiatu zuten lehenengo aldiz kongresua. Bertan egon al zinen? Oraingo honetan lau ardatz jorratuko dituzte:
- Ereduak krisialdian (COVID19) eta alternatibak bazterketaren triadari: neoliberalismoa, etnozentrismoa eta heteroaraua
- Erakundeen barne errebisioa eta antolakundeko kultura aldaketa
- Indarkeria matxistak eta kontsumoa
- Sexu eta genero aniztasunaren eta dekolonialitatea/antiarrazakeriaren ikuspegiak
Beraz, azpimarratu eta erreserba itzazu datak, eta edozein zalantza edo ekarpen izanez gero jarri harremanetan kongresua@setem.org helbidearen bidez. Laster zehaztasun gehiago ekarriko dituzte. Zuzen jaso nahi baldin badituzu eman izena euren buletinean edo jarraitu euren sare sozialak.

Teresa González, de la cooperativa Dendros: «Poner la vida en el centro nos ha ayudado a tomar mejores decisiones»
La economía feminista, ecológica y solidaria debe ser comunal
Kit digital de buenas prácticas de comunicación joven no violenta y prevención del acoso sexual en redes sociales
El maletín de la economía feminista




