Mercado Social
VIII. Nafarrroako Ekonomia Solidarioaren Azoka (On Line)
Ekonomia Sozial eta Solidarioak pertsonen, herrien eta ingurumenaren duintasunaren funtsezko eginkizuna aldarrikatzen ditu prozesu politiko eta ekonomiko guztietan.
Ekonomia Sozial eta Solidarioak pertsonen, herrien eta ingurumenaren duintasunaren funtsezko eginkizuna aldarrikatzen ditu prozesu politiko eta ekonomiko guztietan. ESak, ekonomia eraldatzaileko eta desazkundeko gainerako familiekin batera, praktika batzuk garatzen ditu garapen ekonomikoaren alderdi bakoitzerako: finantzaketa, ekoizpena, banaketa, merkataritza, kontsumoa, hondakinen kudeaketa…
Azoka (web)
Ekonomia Solidarioaren Azoka asteburu honetan egin behar zen Autobus Geltoki Zaharrean eta Geltoki gunean.
Nafarroako Gobernuak mugikortasuna eta biltzeko eskubidea are gehiago mugatuko zuela iragarri ondoren, konturatu ginen prestatutako jarduera asko ezinezkoa izango zela egitea. Azokaren garapen egokia bermatu ezin genuenez, eta gainera emaitza onak ziurtatu ez genitzakenez, jendearen ahalegina eta denbora arriskuan jartzea ez zitzaigun zilegia iruditzen. Horregatik, Azokaren alde fisikoa bertan behera uztea eta On Line zatia indartzea erabaki genuen.
Baina honek ez du esan nahi bertan behera geratu denik erabat, on line formatura eramatea animatu gara eta aste hontan gure webgunean eta Sare sozialetan hainbat informazioa eta proposamenak egingo ditugu.
Beraz, Ekonomia Solidarioaren Azoka On Line ospatuko da ekonomia solidarioa bistaraztearen helburuarekin. Ekonomia Solidarioa hazten dijoan errealitate sozioekonomikoa dugu eta gaur egungo krisi egoeraren aurrean erantzun errealak ematen ditu sektore ezberdinetan, hala nola, produkzioaren sektorean, zerbitzuetan, merkataritzan, kontsumoan edo sektore finantzieroan. Beti ere, errealitate integral, ekonomiko, sozial eta ingurugiroaren errespetuan beren bideragarritasuna oinarritzen duten eredu enpresarial eta proiektu sozialen bitartez, eta ez soilik aberastasun ekonomikoan oinarritzen diren eredu bidez.
Azokarekin, lurraldeko ESren alternatiba guztiak ikusarazi eta ezagutarazi nahi ditugu. Horregatik, urte zail honetan, online tresna bat erabiliko dugu ESren erakunde desberdinak azokako mapa birtual batean bistaratzeko.
Azoka On Line azaroaren 2an hasiko da eta astebete iraunen du.
Azoka bai online edo presentzial izan, Merkatu Sozialaren parte bat da. Baina Merkatu Soziala ez da Azoka bakarrik. Beraz, zer da Merkatu Soziala? Produkzio, banatze, finantziazio, kontsumo (produktu eta zerbitzuak) eta ikaskuntza sare bat; jarduten duena irizpide etiko, ekologiko, demokratiko eta solidarioen arabera eta osatua dagoena enpresaz, erakundez eta kontsumitzaileez (norbanako zeini kolektibo).
Parte hartuko duten postuetako batzuk hauek izanen dira:
Artisautza/Artesanía
- Artesania trasgo: larrukigintza / marroquinería
- Setevalapinza: kamisetak artesauak / camisetas artesanas
- Socapana: arropa artisaua + birziklapena / ropa artesana + reciclaje
Cosmética-jabones
- Tximista Productos de limpieza ,cosmética y superalimentos.
Kultura/Cultura
- Teatrolari: antzerki esklola / escuela de teatro.
- Katakrak: argitaletxe, gune soziala eta kantina / editorial, espacio social y cantina.
- Txalaparta: argitaletxe / editorial
- Ekilikua: jolas kooperatiboak / juegos cooperativos
Oinetakoak eta Ehunak / Calzado y Textil
Foro Textil Geltoki / Geltokiko Ehungintza Foroa:
- Erabili: artisau-jantzi jasangarriak / ropa artesana y sostenible
- Matilde Rada: artisau-jantzi jasangarriak / ropa artesana y sostenible
- Zapatari: artisau-oinetakoak jasangarriak / calzado artesano y sostenible
- Setem: comercio justo / bidezko merkataritza
Besteak / Otros:
- Ecoalkesan: oinetakoak beganoak eta jasangarriak / zapatos veganos y sostenibles
- Bindu: yogarako arropa jasangarria / ropa yoga sostenible
Eraikuntza, Etxebizitza eta Dekorazioa / Construcción, Vivienda y Decoración
- Arterra Bizimodu: sociokrazia / sociocracia
- EcoHabitar Visiones Sostenibles: bioeraikuntzari buruz aldizkaria/ revista sobre bioconstrucción
- Barrikupel: dekorazio-elementuen diseinua eta fabrikazioa / diseño y fabricación de elementos decorativos
Komunikazioa, Diseinua eta Inprimaketa / Comunicación, Diseño e Impresión
- Haruru Filmak: ikus-entzunezko irtenbideak / soluciones audiovisuales
- EUROLAN: inprenta, diseinua, papergintzako produktuak, fotokopiak, xaflak / imprenta, diseño, productos de papelería, fotocopias, chapas…
- Som Conexió: Telekomunikabide kooperatiba / cooperativa telecomunicaciones
Energia / Energía
- Nafarkoop: energia jasangarria / energía sostenible
- Som Energía: energia jasangarria / energía sostenible
- E+P: energia jasangarria / energía sostenible
Finantzak eta Aseguruak / Finanzas y Seguros
- Arç Cooperativa: aseguruak etikoak / seguros éticos
- Fiare banca etica: banka etika / banca ética
- Oikocredit Euskadi: finantzak etikak / finanzas éticas
Bidezko Merkataritza / Comercio Justo
- Setem: #arropagarbia eta produktuak / #ropalimpia y productos
Gizarte ekintza / Acción Social
- Acción Contra la Trata. ACT: salerosketaren aurka borrokatzea eta berdintasuna sustatzea / luchar contra la trata y promover la igualdad
- AFINA fibromialgia eta beste zenbait gaixotasun dituzten pertsonen bizi-kalitatea hobetzea / mejora de la calidad de vida de las personas afectadas de Fibromialgia y otras
- Transforma: gizarteratzea eta zainketak / inserción sociolaboral y cuidados
- Asociación HEGOAK: drogei buruzko material didaktikoak / materiales didácticos sobre drogas
Hezkuntza / Educación
- Garai Montessori y más: haur ongitasuna, familiarra eta taldekoak / bienestar infantil, familiar y organizacional