Mercado Social
Merkatu Soziala gelditu barik!
Reciclanet: Eten digitala apurtzen Reciclanet itzuli da, eta Software Libreko hainbat aukera ekarri dizkigu, garai honetan gero eta nabarmenagoa den eten digitalarekin apurtzen laguntzeko. Bai erabiltzailea bazara, baita ordenagailurik ez duten pertsonak ezagutzen dituen erakundea bazara ere, ez galdu aukera hau! Produktuen katalogoa online dendan aurkituko duzu: https://tienda.reciclanet.org/ Garbekoren desinfekzio zerbitzu berria, GrupoSSI Garbeko-k, Grupo […]
Reciclanet: Eten digitala apurtzen
Reciclanet itzuli da, eta Software Libreko hainbat aukera ekarri dizkigu, garai honetan gero eta nabarmenagoa den eten digitalarekin apurtzen laguntzeko. Bai erabiltzailea bazara, baita ordenagailurik ez duten pertsonak ezagutzen dituen erakundea bazara ere, ez galdu aukera hau! Produktuen katalogoa online dendan aurkituko duzu: https://tienda.reciclanet.org/
Garbekoren desinfekzio zerbitzu berria, GrupoSSI
Garbeko-k, Grupo SSI-ren garbiketa zerbitzuen dibisioak, prebentziozko desinfekzio-zerbitzua atera berri du. Pertsonen artean Covid19 kutsatzeko arriskuak ezabatzeko neurri hau bulego zein lokaletarako pentsatuta dago. Hemen duzu zerbitzuari buruzko informazio guztia. Konpromisorik gabeko aurrekontua eskatu nahi baduzu idatzi helbide honetara: garbeko@grupossi.es edo deitu 94 479 51 70 telefonora.
Non erosi ditzaket produktu agroekologikoak konfinamentuak irauten duen bitartean?
Labore Bilbo supermerkatuak martxan jarraitzen du konfinamendua hasi zenetik. Haro 3 plazan (Santutxu) dagoen dendatik pasa zaitezke, astelehenetik ostiralera 10:30etatik 13:30era eta 17:00etatik 19:00etara, baita larunbat goizetan ere. Oraindik bazkide ez bazara, ez kezkatu, erosketak pare bat aldiz egin ditzakezu bazkide egin aurretik. Era berean, Deustun bazaude, berri onak ditugu! Auzora honetan banatzen jarraitzen dute; eskaera online besterik ez duzu egin behar https://laborebilbo.eus/eu/labore-bilbo helbidean.
Goilurra ere aukera zoragarria da astero 10€ko saski ekologiko bat edota sasoiko barazki solteak erosi nahi dituzten Bizkaiko pertsonentzat. Egoerari aurre egiteko, etxez etxeko zerbitzua abiarazi berri dute eta 30€tik gorako erosketetan, garraioa doakoa da! Aurkitu eskaintza osoa https://goilurra.org/tienda/ webgunean.
El Saltok hirukoiztu egin du bere audientzia eta publizitatea oparitu nahi die ekonomia sozial eta solidarioko enpresei
Oso berri onak dakarkigu REAS Euskadiko erakundeentzat! El Salto egunkariak, zeinekin elkarlan estua dugun, erritmo bizian handitu du bere audientzia, eta arrakasta hau ospatzeko, zuekin partekatu nahi izan du.
Eskaintza honakoa hau da: bi hilabetez doan publizitatea bere webgunean, eta beste bi hilabetez jatorrizko prezioa %25ean. Aldi baterako eskaintza berezia eta mugatua da. Iragarkiak eskaera-ordenan gordeko dira. Hemen duzue albiste osoa. Informazio gehiagorako idatzi helbide honetara: publicidad@elsaltodiario.com